Une honetan ikusgai (306 aretoa)

Napoliko gizona

1982Akrilikoa eta collagea zur gainean
124 x 246,7 x 3,5 cm

Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians) eta Napoliko gizona (Man from Naples) 1982koak dira, Jean-Michel Basquiaten ibilbidean garrantzi handia izan zuen aldikoak: artista gisa nabarmendu ondoren eta garai emankorrenaren aurretik egin zituen. Bi lanok funtsezkoak dira 1980ko hamarkadan haren pinturak izan zuen garapena ulertzeko.

Napoliko gizona lanean, gainazala osoa arbel handi bat balitz bezala erabili zuen artistak, bertan zirriborroak egin eta zeinuak nahasteko. Pinturaren titulua asto gorriaren buru gainean idatzitako esalditik hartu zuen eta hainbat inskripzioz, kolore orbanez, zirriborroz eta oinarrizko zeinuz inguratuta egon arren, konposizioa nabarmentzen da irudi totemiko baten antzera. Umoreak, ironiak eta primitibismoak definitzen dute indar handiko pintura adierazgarri hau.

Jatorrizko izenburua

Man from Naples

Data

1982

Teknika / Materialak

Akrilikoa eta collagea zur gainean

Neurriak

124 x 246,7 x 3,5 cm

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa

Ikuspuntuak

Jean-Michel Basquiaten Napoliko gizona

Jean-Michel Basquiaten Napoliko gizona (Man from Naples, 1982) funtsezko obra da Andoni Luis Aduriz sukaldariarentzat, gastronomiari eta kaleko bizimoduari buruzko erreferentziaz gainezka baitago. Adurizek, Lekha Hileman Waitoller arte-arduraduna lagun duela, indar adierazkor itzeleko pintura horrek bereizgarri dituen umoreaz, ironiaz eta primitibismoaz hausnartuko du.