Jarraitzaileak

Artearen eta kulturaren inguruko komunitate handia

Museoak beste bide bat eskaintzen die bere 190.000tik gora Jarraitzaileei, erakundearekin eta bertako albiste, jarduera eta erakusketekin harremanetan egoteko.

Batu zaitez gure komunitatera doan.

Museoaren jarraitzaileek zer iritzi duten jakin nahi duzu? 2022aren amaieran, Ikerfelek inkesta bat egin zuen Lagunen gogobetetze-maila ezagutzeko. Hemen ikus ditzakezu emaitza nagusiak.

Abantailak

Informazioa online | Guggenheim Bilbao Museoa

Gure jardueren inguruko berriak jasotzea

Museoaren jarduera eta erakusketei buruzko jakinarazpenak zure posta elektronikoan jasotzeko eta ekitaldi berezietan parte hartzeko lehentasuna izango duzu.

Atención preferente | Guggenheim Bilbao Museoa

Lehentasunezko arreta

Erosi sarrera Community mahaian, ilararik egin beharrik gabe.
Gure datu-basean dituzun datuak edo hobespenak eguneratu nahi dituzu? Museoaren Laguna izan nahi duzu? Zalantzaren bat duzu?
Arreta pertsonalizatua jasoko duzu Community mahaian.

Online eduki esklusiboak | Guggenheim Bilbao Museoa

Online eduki esklusiboak

Erakusketen inguruko bideo esklusiboak artista eta arte-arduradunen azalpenekin, edo deskargatu entzuteko gidak.

Puzzling | Jarduerak | Guggenheim Bilbao Museoa

Jarduerak aurrez erostea

Hilero, gure albiste elektronikoetan nabarmenduta ikusiko dituzu Communityko kideek aurrez edo modu esklusiboan eros ditzaketen jarduerak.

Bazara Jarraitzailea?

Hasi saioa COMMUNITY-n eta ikusi eduki esklusiboa zure gune pribatuan.

Entzuteko gidak

Ikasi gehiago artistei eta obrei buruz erakusketetako entzuteko gidei esker.

Bideoak

Museoaren erakusketa eta jarduerei buruzko bideo esklusiboak.

Jarduerak

Zuretzako jarduera bereziak, Museoaren Jarraitzaile izateagatik.

Informazio gehiago nahi duzu?