Guggenheim
  • eu +
  • Community
COVID-19ARI BURUZKO INFORMAZIOA

Osasun-agintarien gomendioak eta bai Eusko Jaurlaritzaren, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren jarraibideak aintzat hartuta, Guggenheim Bilbao Museoak ateak itxiko ditu aldi baterako martxoaren 14(e)tik aurrera, eta bestela adierazi arte, COVID-19aren zabalkundea geldiarazten laguntzeko xedez.

Museoarentzat bisitarien, langileen eta kolaboratzaileen segurtasuna lehentasunezkoa denez, programatutako jarduera guztiak ere bertan behera geratu dira bada ezpadako neurri gisa. Museoaren webgunean espazio bat jarri da abian unean-unean edozein berri jakinarazteko.

Itxialdian zehar, Museoak barne-lanetan jarraituko du. Gainera, zalantzaz beteriko uneotan publikoari lagun egiteko asmotan, bere programazio artistikoari buruzko eduki gehiago sortu eta webgunearen eta sare sozialen bidez zabalduko ditu egunero.

Oharra

-Museoa itxita egongo den aldirako erositako sarrerak aurrerago erabili ahal izango dira, Museoa berriro irekitzen denean; bestela, dirua itzultzeko eskatu ahalko da, eta itzulketa erosketa egiterakoan erabilitako ordainketa-modu berean gauzatuko da.

-Jarduerei dagokienez, ordaindutako zenbatekoa automatikoki itzuliko da online erositako sarreren kasuan, eta Museora joan beharko da leihatiletan erositako sarreren zenbatekoa jasotzeko.