Guggenheim
Ekainaren 1ean zabalduko ditugu ateak!

Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak berriz ere, nahi duenak gure erakusketez gozatu ahal izateko.

Ekainean ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 14etatik 19etara; larunbata eta igandeetan, 11etatik 19etara.

Bisitarien eta langileen osasuna bermatzeko eta denontzako atsegingarria den esperientzia ahalbidetzeko, honako neurriak ezarriko ditugu, besteak beste: bisitari kopurua mugatu egingo da eta ohiko edukieraren heren bat baino gutxiago onartuko da Museo barruan; uneoro areto bakoitzean sartzen den bisitari-kopurua kontrolatuko da eta tartea gordetzen dela ziurtatuko da; sartu aurretik tenperatura-kontrola igaro beharko da; uki daitezkeen instalazio eta azalera guztiak etengabe higienizatu eta desinfektatuko dira; eta arropazaindegiaren eta entzuteko giden zerbitzuak bertan behera geratuko dira momentuz. Entzuteko gidak ordezteko bisitariek doako aplikazio bat deskargatu ahal izango dute haien mugikorretan.

Zain gauzkazu!