Menú

Array
(
)
AJAX: 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa

2018(e)ko urriak 19 – 2019(e)ko otsailak 24

“Mundua ikustea, ulertzea, hura biziki sentitzea eta esploraziorako dugun gaitasuna ahalik eta gehien handitzea”. Hitz horien bitartez definitu zuen artistak berak bere ibilbidean zehar izan zuen sormenerako bulkada. XX. mendeko itzal handieneko eskultore-pintore bati eskainitako atzera begirakoa da erakusketa: Alberto Giacometti-ri (1901–1966) hain zuzen. 2017ko maiatzean ekin zion bideari erakusketak Londreseko Tate Modern-en, eta Parisko Fondation Giacometti-ren babesa eta mailegu andana ditu, artista suitzarraren garai guztietako funts bikain eta zabalak baitauzka erakunde horrek: garai kubista eta surrealistatik hasi, eta 1940ko hamarkadatik bere bizitzako amaierara arte egindako obra-multzoraino. Eskultura, pintura eta marrazkiek osatuko dute erakusketa, eta gaur egunera arte sortzaile-belaunaldi askoren erreferente izan den artistaren obra berritzaileari eskainitako osoenetako bat izango da. Tate Modern Museoan eta Bilbon baino ezingo da Femmes de Venise multzo bikaina ikusi, azken aldiz Veneziako Bienalean erakutsi zena bere osotasunean, 1956an.

Komisarioak: Catherine Grenier eta Petra Joos
Komisario laguntzailea: Mathilde Lecuyer-Maillé

Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa, Alberto et Annette Giacometti Fundazioarekin (Paris) lankidetzan.

Alberto Giacometti
Katua (Le Chat), 1951
Igeltsu pintatua
32,8 x 81,3 x 13,5 cm
Fondation Giacometti, Paris
© Alberto Giacometti Estate, VEGAP, Bilbao, 2018

×