Menú

Array
(
)
AJAX: 

Amie Siegel

Negua

2017(e)ko azaroak 23 – 2018(e)ko martxoak 11

Amie Siegel-en Negua (Winter, 2013) lanak film baten emanaldiaren esperientzia aldatu nahi du filmarentzat oinarrizkoa den elementu bat, soinu-banda, aldian aldiko bihurtuz. Filma erakusten den toki bakoitzeko musikari eta esatariekin lan egiten du artistak irudiaren bizipenean bestelako ikuskizunetan ikusleek parte hartzeko erabili ohi diren baliabideak sartuz. Horrela pantailak ikuslearekiko sortzen duen distantzia apurtu nahi du. Negua proiektatzen den aretoak askotan publikoarentzat zabalik dagoen soinu-estudioa bilakatzen da askotan eta bertan tokiko antzezleek kutsu futurista duen istorioa esaten dute, istorioaren giroa bakoitzaren ñabardura dramatiko eta aldarteen arabera aldatuz. Ondorioz, narrazioa aldi bereko hainbat denboratan banatzea lortzen du artistak: musika emanaldiaren orainaldia, filmatutako irudiaren iragana eta zientzia fikzioaren etorkizuna. Istorioa Zelanda Berriko Khandallah lurralde bakartuan filmatu zuten, Ian Athfield arkitektoak diseinatutako etxegune berezian, kolore txuria eta forma leun eta bitxiak dituzten eraikinetan. Filmean paisaia ikusgarri eta mortuan bizi diren komunitate utopiko baten kideen eguneroko bizitza erakusten da. Aldian aldiko esatarien arabera istorioaren norabidea aldatuz doa. Artelanaren bertsio egonkor eta aldaezin bat erakusten da artelana ikusgai dagoen egun gehienetan baina zuzeneko emanaldia dagoen momentuetan artelana ikustea esperientzia aparta, ahaztezina eta hurbilekoa bilakatzen da, horrek Negua erakusten den lekutik eta antzeztu duten pertsonetatik banaezina egiten du.

 

Amie Siegel
Negua (Winter), 2013
Koloretako bideoa, 16 mm-ko filmetik eraldatutakoa, soinuduna
33 min eta objektuekin performancea
Neurri aldakorrak, edizioa: 4 aletik 3.
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Young Collectors Council-ek emandako funtsekin eskuratua, 2015
2015.44

×