Menú

Array
(
)
AJAX: 

Anni Albers

ikusmena ukitu

2017(e)ko urriak 6 – 2018(e)ko urtarrilak 14

Anni Albers (Berlin, 1899–Orange, Connecticut, 1994) fiber art edo oihal artearen aitzindari izateagatik ezaguna da, baita etengabe bilatu baitzituen josteko/ehuntzeko motiboak eta oihalgintzaren eginkizunak. Kolonaurreko folkloreak eta industria modernoak inspiratutako artea izan zen, baina artisautzaren eta emakumeen lan delako nozioetatik askatu zen. Alber Weimar-eko Baushaus eskola abangoardistan ikasi zuen; bertan ehungintza tailer bat zuzendu zuen 1931n, eta bertan ere ezagutu zuen Josef Albers pintorea, gerora senar bihurtu zena. Harekin joan zen AEBra, Ipar Carolinara, 1933an, naziek eskola itxi ondoren, Bertan bi artistak kontratatu zituzten eskola libre baterako irakasle: Back Mountain College zen, gerora AEBko artegintzaren modernotasunaren adibide bilakatu zena. Bertan Anni Albers irakaskuntzan eta arte-esperimentazioan lanean jardun zuen, eta oihal arte garaikidearen garapenerako oinarrizkoak izan ziren testuak idatzi zituen. Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketak artistaren sail garrantzitsuenetatik ibilbide zehatza da, 1925ean hasi eta 1970eko hamarkadaren amaieran bukatzen dena. Argi ikusiko dira artelanen eta serieen arteko lotura formalak eta horiek agerian utziko dute Albersen artegintzaren hariak. Artista berezi honen ideiek eragin handia izan dutela eta oraindik ere indarrean daudela azalduko da erakusketan.

Anni Albers Black Mountain College-ko oihalgintza tailerrean, 1937
Argazkia: Helen M. Post
Honen eskaintza: Josef and Anni Albers Foundation, Bethany, Connecticut

×