Menú

Array
(
)
AJAX: 

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964–2009)

2013(e)ko urriak 4 – 2014(e)ko urtarrilak 19

Erakusketa hau Antoni Tàpiesen eskulturei eta objektuei eskainitakoa da, artelan multzo horiek sakonetik aztertuko duen lehenengoa. Haren ibilbide osoko lanak ikertuko dira; bost hamarkada, 1960tik egun arte.
Muntaia noziotik abiatu zen Tàpies objektuak eta eskulturak egiteko alde formalak arakatzeko. Interes hori bizitza osoan landu zuen; izan ere, ikerketa-lerro horrek arte-gai eta -ardura jakin batzuk aditzera emateko aukera eman zion.
Erakusketan askotariko materialez eta teknikez egindako lanak izango dira ikusgai, eskulturak eta objektuak sortzeko Tàpiesek jarraitutako ildo tematiko, kontzeptual eta kronologikoak agerian uzteko. Horrek haren garaiko artean izandako eragina beste ikuspegi batzuetatik ulertzea ahalbidetuko du.

Antoni Tàpies
Besaulkia (La Butaca), 1987
Pintura brontze gainean
88 x 90 x 87 cm
Col·leció Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona
© Fundació Antoni Tàpies, Barcelona/VEGAP, Bilbao, 2013. Irudien iturria: VEGAP-en irudi-bankua

×