Menú

Array
(
)
AJAX: 

Architecture Effects

2018(e)ko abenduak 5 – 2019(e)ko apirilak 28

Guggenheim Bilbao Museoaren eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoaren arteko ekimen bateratu batean oinarrituta, Architecture Effects erakusketak begirada berritzailea proposatzen du aro digital bete-betean artearen eta arkitekturaren artean gertatzen diren konexio eta elkarrekikotasunen gainean. Erakusketaren jatorria Museoaren eraikina bera izan da: 1997an inauguratu zen, bitarteko informatikoekin garatu eta gauzatutako arkitekturaren lehen adibide magistral gisa, eta hurrengo hamarkadetan diziplina horren arrakasta birdefinituko zuen "efektu" komunikatibo eta ekonomikoen paradigma izan zen. Aro digitaleko beste gertaera gogoangarri batzuk aztertuz eta konektatuz, arku konparatibo bat marraztuko du erakusketak, sare sozialetan, adimen artifizialean eta errealitate areagotuan oinarritutako kulturak une gorena duen honetan. Erakusketak hainbat artista garaikideren obrak identifikatzen ditu komunikazioaren, ekonomiaren, irudiaren, artearen eta arkitekturaren arteko fusioaren sintoma gako gisa, eta gaur egungo itzal handiko arkitekto eta diseinatzaile berritzaile batzuen esku-hartze espezifikoekin batera aurkeztuko ditu.

Komisarioak: Troy Conrad Therrien eta Manuel Cirauqui

Frank Gehry
Guggenheim Bilbao Museoaren eraikinaren plano digitala, CATIA programaren bitartez egina, 1997
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa
/p>

×