Artea ikasbide 2002 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2002

2002.06.04 - 2002.07.07

Artea ikasbide erakusketa urtero antolatzen da eta 2002an ikusgai jarri zuen 6 eta 12 urte bitarteko 166 ikaslek sortutako artelanen aukeraketa bat, 2001–02 ikasturtean Gugenggehim Bilbao Museoaren izen bereko hezkuntza-ekimenean parte hartu zutenen haurren lanena.

Ekimen hau New Yorkeko Solomon R. Guggenheim-en sortu zuen 1970ean Natalie Liebermanek eta xede zuen jarduera artistikoen bitartez eskolako curriculumaren ikasgaiak sendotzea, eta horretarako artistak ikastetxe publikoetara eramatea irakasleekin harreman estuan elkarlanean aritzeko. 1998an, Guggenheim Bilbao Museoak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoen premia eta interesetara egokitu zuen programa hau. 2001–02 ikasturtean, zabaldu egin dugu programa eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 9 ikastetxetako 9 geletara heldu da guztira.


Ikastetxeak
Araban: Lateorro (Laudio), Toki Eder (Gasteiz) eta Etxaurren (Aiara). Gipuzkoan: Ikasbide (Donostia), Elgoibar (Elgoibar), San Martín de Aguirre (Bergara) eta Mogel (Eibar). Bizkaian: Ignacio Aldecoa (Astrabudua) eta Maestro Zubeldía (Portugalete).

Artistak
Inés Cárcoba, Oier Etxebarría, Ibón Garagarza, Julio Hernández, Aiora Kintana, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Mercedes Périz eta Guillermo Sánchez.

Partekatu