007Obra LTA 2019
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2019

2019.06.18 - 2019.09.15

Artea ikasteko erreminta gisa

Arteari buruz elkarrizketan jarduteak eta artista baten eskutik sortze-prozesuan parte hartzeak aukera ematen die lehen hezkuntzako neska-mutilei curriculumeko gaiak ezohiko modu batean lantzeko.


Ikasle askok hobeto ikasten dute ikaskuntza-prozesua aktiboagoa denean eta hautatzeko aukera gehiago dutenean. Programa honetan galderak egiten dituzte, jakin-mina pizten zaie, ideia iradokitzaile berriak aztertzen dituzte eta deskubritzearen zirrara sentitzen dute.

Proiektu bakoitza bakarra da, parekorik gabea, eta pertsonalizatua dago; modu irekian diseinatu da, eta egin ahala berregokituz joan da parte-hartzaile bakoitzaren trebetasunekin eta interesekin ahal beste bat etortzeko. Prozesuak inprobisazioari leku egitea dakar askotan, jolasari, esplorazioari, ikerketari, esperimentazioari, eta baita akatsari berari ere.

Ikasleek abiatzen duten prozesu artistikoak pentsatzera bultzatzen ditu, baloratzera, aukeratzera, probatzera, duda egitera, ondo pasatzera, galtzera, blokeatzera, eta, nola ez, erratzera ere bai ez baitago hutsegiterik gabeko aurrerapenik.

Ikasturtearen amaieran azken pausura iritsi gara: sortzeprozesua eszenaratzea. Erakusketak amaiera borobila ematen dio prozesu artistiko orori: sortutakoa hauteman eta hartzera iristen da publikoa, eta itxi egiten da zikloa.

Uda oro gertatzen den bezala, obraz beteko da Museoko Hezkuntza gela. Aurten, ekainaren 18tik irailaren 15era bitartean egongo da erakutsitako obrak ikusteko aukera, eta lanak sekzio ezberdinetan egongo dira banatuta: Letrak, non hizkuntza, hiztegia eta idazkera izan diren funtsezko parteak; Birziklapena eta kontsumoa, gai horiei buruzko hausnarketaren fruitu diren obrak biltzen dituena; Mapak, arkitekturak eta natura, non espazio desberdinetako aireko bistak, ibilbideak eta maketak jasotzen diren; eta Argazkiak eta filmak, paisaiak eta pertsonak, stop motion animazioak, performanceak eta bestelako sorkuntzak biltzen dituena.

Ikasleek erakusketaren inauguraziora gerturatzeko aukera izango dute, prozesuaren parte izan diren irakasle eta artistekin batera. Beren lanak Museoan emozioz betetako urte baten amaiera ekarriko die ikasleei, eta autoestimu- eta aitortzabultzada ahaztezina izango da askorentzat.

DESKARGATU KATALOGOA

Artistak

Inaki Gracenea

Gracenea, Iñaki

Herria eta hiria, adierazpena eta esperientzia, iradokitzaile denetik egiturazko denera. Gure gertuko ingurunetik aldendu gara inguruan daukagun amaigabetasuna hauteman ahal izateko, eta berriz gerturatu gara ñabardura txikiak oharkabean pasatzen...

Zaloa Ipiña

Ipiña, Zaloa

Programa honen ezaugarriei esker, ikasleek hobeto ulertzen dituzte gai jakin batzuk, ikusmolde libreago eta, era berean, konplexuagoaren bitartez. Saioen jarraikortasunak gai berari buruzko aldaeren inguruko hausnarketa egiten lagundu digu,...

Nerea Lekuona

Lekuona, Nerea

Gertuko inguruneko objektuei ikusmolde artistikotik begiratzen ikasi dute, eta, horrela, aukera berriak aurkitzen ikasi dute ustez halakorik ez dagoen lekuetan. Eskola eremuko materialekin lan egin dugu: liburuen forruak, errotuladoreak,...

Karlos Martínez Bordoy

Martínez Bordoy, Karlos

Eskolara itzultzea oso esperientzia bitxia eta positiboa izan da. Taldean lan egin dugu (ikasleek, irakasleak eta nik neuk) boikotaren, esperimentazioaren eta akatsaren ideiei lotutako dinamiketan. Gure erantzun propioetara heltzea izan dugu...

Manu Muniategiandikoetxea

Muniategiandikoetxea, Manu

Haurrekin lan egiteak hizkuntza eta diskurtso artistikoa egokitzea eskatzen du. Egiten duguna kontzeptu berberekin baina beste hitz batzuk erabilita erakusten saiatzeak berak oso aberasgarri eta bizigarri bihurtzen du prozesua. Hasiera batean...

Jorge Rubio

Rubio, Jorge

Irudimena ez da ihesbide soila; motor boteretsua da, sormenaren beraren iturria; adierazpenerako, komunikaziorako, norberaren ezagutzarako eta eraldaketarako daukagun erreminta baliotsuenetakoa; gu guztion parte izan dadin zaindu eta hedatzen...

Ixone Sádaba

Sádaba, Ixone

Nola eraikitzen ditugu gure identitatea eta gure bereizgarriak taldearen parte izateari utzi gabe? Haurtzarotik nerabezarorako pausua prozesu konplikatua da, gauza asko uzten baititugu atzean gauza berrietara irekitzeko, eta ez beldurrik gabe...

Ibon Sáenz de Olazagoitia

Sáenz de Olazagoitia, Ibon

Ikasleen sortze-gaitasunak eta irudimena estimulatzea; segurtasun-gabezia eta askatzeko beldurra kentzea; haiek ere artista potentzialak direla sinestaraztea… jakina baietz! Guzti horri bidea egingo dioten baldintzak sortu baino ez dira...

Manu Uranga

Uranga, Manu

Tailer hauetan, erabakigarria izan da material eta teknika ezberdinak haurrekin praktikan jartzea, artearen inguruko aurreiritzietan erori gabe. Sormen-praktikak berak ahalmen harrigarria du itxuraz ezkutuan dauden gai eta kontzeptuak...

Partekatu