Menú

Array
(
)
AJAX: 

Bill Viola

atzera begirakoa

2017(e)ko ekainak 30 – 2017(e)ko azaroak 9

Bideoaren erabileran eta irudia mugimenduan darabilten lanen azterketan aitzindaria da Bill Viola eta gaur egungo artista azpimarragarrienetakoa. Sortzaile estatubatuarrak modu metaforikoan eta literalean ikertzen ditu bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen zikloak, sua eta ura bezalako elementu primarioak erabilita. Sarritan, bere obretan ondo aztertutako eskala- eta denbora-aldaketak erabiltzen ditu, ikuslearengan erantzun sakonak eta, askotan, ustekabekoak eragiteko helburuarekin. Bere piezek –artearen historiarekin lotuak beti– pertzepzioa, espiritualtasuna eta bestelako garrantzi handiko gaiak eta kontzeptuak lantzen dituzte.

Bill Viola: atzera begirakoa erakusketan artistaren ibilbidea goitik behera islatzen da, gaiei eta kronologiari dagokienean. 1970eko hamarkadan egindako artistaren lehen lanekin hasten da —Igerileku islatzailea (The Reflecting Pool, 1977–79) adibidez—, izaera monumentala duten azken instalazioetara heldu arte —horien artean Egunero aurrera eginez (Going Forth By Day, 2002), Suzko emakumea (Fire Woman, 2005), Tristanen igoera (Tristan’s Ascension, 2005), Ameslariak (The Dreamers, 2013) eta Alderantzikatutako jaiotza (Inverted Birth, 2014)—.

Atzera begirako garrantzitsu honek publikoari Violaren lengoaian eraldaketa erakutsiko dio, baita bere lanek izan duten pixkanakako sofistikazio teknologikoa ere. Zentzumenak piztuz, artista estatubatuarraren lanak giza bizitzaren garrantziari eta iragankortasunari buruzko gogoeta espirituala eskaintzen du.

Bill Viola
La ascensión de Tristán (El sonido de una montaña bajo una cascada) [em>Tristan’s Ascension (The Sound of a Mountain Under a Waterfall)], 2005
Proyección de vídeo de alta definición en color; cuatro canales de sonido con altavoz de graves (subwoofer 4.1)
580 x 326 cm, 10 min 16 s
Intérprete: John Hay
Studio Bill Viola
© Bill Viola
Foto: Kira Perov

×