Menú

Array
(
)
AJAX: 

David Hockney. 82 erretratu eta natura hil bat

2017(e)ko azaroak 10 – 2018(e)ko otsailak 25

Paisaia monumentalen erakusketa izan zuen Hockneyk Museoan 2012an eta horren ondoren margolaritzatik eta Yorkshire-tik, sorlekutik, aldendu zen artista; Los Angelesera itzuli zen. Bertan, apurka-apurka, erretratugintzara itzuli zen, hausnarketa lasaira. Garai honetako lehenengo erretratua bere estudioko arduradunari egin zion eta hainbat hilabetez genero horretan murgildu zen buru belarri. Sortzeko grina horri jarraiki, inguruko pertsona ugari gonbidatu zituen estudiora, modeloarena egin zezaten. Erretratatutako pertsonaien artean —lagunak, familiakoak, ezagunak— estudioko kideak, artistak, arte arduradunak eta galerien jabeak daude, esaterako, John Baldessari edo Larry Gagosian. Tamaina berekoak dira erretratu guztiak eta guztietan modeloa aulki batean dago eserita, hondo urdin bizi baten aurrean; lan bakoitza hiru egunetan margotu zuen. Nolanahi ere Hockneyren maisutasunak modeloaren nortasuna azalarazten du berehala, modu goxo eta hurbil batean batean. Erakusketa honetan David Hockneyk oldar sortzaile indarberritua erakusten du. Erretratuok Los Angelesko arte-giroko eta artistak azken urteotako ibilbidean aurkitu dituen pertsonen ikuspegi intimoa eskaintzen digute.

David Hockney
Barry Humphries, 2015eko martxoak 26, 27 eta 28 (Barry Humphries, 26th, 27th, 28th March 2015), 2015
Akrilikoa mihise gainean
121,9 x 91,4 cm
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

×