Guggenheim
Gau-ordena ospetsuak | Anselm Kiefer | Guggenheim Bilbao Museoa

Hasieratik, Guggenheim Bilbao Museoak artelan garrantzitsu eta esanguratsuko bilduma osatu du, xx. mendeko bigarren erditik hasi eta gaur egun arteko lanena. Funts hauek osatzen dituzten lanen artean, batzuk garaikidetasunaren ikono direlako nabarmentzen dira: lehen aldiz erakutsi zirenean, asko zur eta lur geratu ziren, eta, denbora pasa ahala, garrantzi handiagoa hartu dute, arte garaikidearen benetako erreferente bihurtu arte.

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketan, hautatutako zenbait pieza ikusi ahal izango dituzte bisitariek, hala nola, Andy Warhol-ek behin eta berriz errepikatutako Marilyn Monroe-ren irudi ikonikoa, Robert Rauschenberg-en Gabarra mihise serigrafiatu erraldoia, eta Cy Twombly-ren Komodori buruzko bederatzi gogoeta. Anselm Kiefer artista alemanaren eta Jean-Michel Basquiat estatubatuarraren lan aipagarriak ere badaude erakusketan, eta Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza euskal maisuen eskulturak ere ikusgai daude, nazioarteko testuinguruan kokatuta.

 

Ba al zenekien...?

Museo baterako artelanak

Anselm Kiefer (Donahueschingen, Alemania, 1945) Guggenheim Bilbao Bildumaren artista nagusietako bat da.
Lortu informazio gehiago

Esperimentazioaren bidea

Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908–Donostia, 2003) Guggenheim Bilbao Bildumaren euskal artista funtsezkoetako bat da. Hain zuzen ere, 1957
Lortu informazio gehiago

Mende erdi bat bilduman

Guggenheim Bilbao Bilduma osatzeko eskuratutako lehen artelanen artean, Eduardo Chillidaren (Donostia, 1924–Donostia, 2002) artelanak daude.
Lortu informazio gehiago

Nor da lan honen jabea?

Robert Rauschenbergen (Port Arthur, Texas, AEB, 1925–Captiva Island, Florida, AEB, 2008) Gabarra (1962–63) 303. aretoan dago.
Lortu informazio gehiago

Zer sentitzen duzu artelan honen aurrean?

AEBko Espresionismo Abstraktuaren adibide garbia da kolore-eremu pintura izenez ezaguna den estiloari dagokio.
Lortu informazio gehiago

Giza gorputzaren garrantzia

Francesco Clementek (Napoli, Italia, 1952) Amaren gela (1995–1997) aginduz sortu zuen Guggenheim Bilbao Museoaren inauguraziorako.
Lortu informazio gehiago
Gure Dendako produktuak, lotura dutenak
Guggenheim Bilbao Museoaren maisulanak
Zenbait egile. 535 orri; 118 marrazki. Guggenheim Bilbao Museoa. Argitalpen saila.
Eros ezazu