Menú

Array
(
)
AJAX: 

Jeff Koons

Atzera begirakoa

2015(e)ko ekainak 9 – 2015(e)ko irailak 27

Jeff Koonsek artelan bereziak, nahasezinak eta berritzaileak garatu ditu; horrexek bihurtu du gaur egungo artearen irudi gailenetako bat. Haren lanak publikoarentzat ulerterrazak eta ezaguterrazak izan ohi dira, gaur egungo beste artelan batzuk ez bezala. Artearen historiako iturri askotatik edaten dute, hala nola, Surrealismotik, Pop Artetik eta Dadaismotik. Koonsen estilo berezian, era harmoniatsuan elkartzen dira hasiera batean antagonikoak ematen dituzten kontzeptuak eta dualitateak. Koonsek haren artegintzan bere buruaren onarpena gauzatzen du. Gure banakotasuna aldarrikatzera garamatzate Koonsen pinturek eta eskulturek, eta gizartearen barruan sailkatzen gaituzten eta gure zereginak mugatzen dituzten tabu eta ohitura jakin batzuk apurtzera gonbidatzen gaituzte. Artea pizgarri gisa erabiltzen du Koonsek, gizartean aldaketa eragiteko. Lan batzuetan, industria-materialak erabiltzen ditu, baina garesti itxura ematen die, luxuzko antza emateko. Arketipo ezagunen erreferentziak gehitzean, ikuslea bere kultur ezagutzekin eroso sentiarazten du.

Ezusteko proposamenez betetzen ditu erakusketak eta harridura handia eragin dute kritikaren eta publikoaren artean. Orain, lehen aldiz, ekoizpen osoa hartzen duen atzera begirako bat antolatu da eta publikoak Koonsen produkzio koherente eta egituratuaz, are berritzaile eta harrigarriaz gozatzeko aukera izango du.

Erakusketa hau New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatu du, Parisko Centre Pompidou eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

Untxia (Rabbit), 1986

Altzairu herdoilgaitza

104.10 x 48.30 x 30.50 cm

Museum of Contemporary Art Chicago; Stefan T. Edlis-en eta H. Gael Neeson-en dohaintza partziala, 2000.2

© Jeff Koons

×