Menú

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak

2019(e)ko urriak 25 – 2020(e)ko otsailak 16

Lehen aldiz aurkeztuko dira Espainian Kunsthalle Bremenen bildumako maisulan batzuk; hain zuzen ere, eskulturak, grabatuak eta marrazkiak izango dira, XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera arte Alemanian eta Frantzian sortutako artearekin lotutakoak. Erakusketak hainbat atal ditu, eta erromantizismotik abiatu eta inpresionismora, inpresionismo berantiarrera, Worpswede artista-koloniara eta espresionismora zabaltzen den diskurtso artistikoan integratutako egile alemaniar eta frantziarren piezak biltzen ditu.

Erakusketa honetan, Caspar David Friedrich eta Eugène Delacroix artista erromantikoen pinturak aurrez aurre ipintzen dira. Gainera, zenbait inpresionista frantsesen lanak (adibidez, Claude Monet, Edgar Degas eta Pierre-Auguste Renoir) inpresionismo alemaniarreko «triunbiratu» izenekoaren lanekin batera aurkezten dira: Max Liebermann, Lovis Corinth eta Max Slevogt. Van Goghen Zelaia mitxoletekin obra ikusi ahal izango da, 1911n Bremen astindu zuen liskar handiena gogora ekartzen duena. Worpswede koloniako margolariak eta Bremengo Paula Modersohn-Becker artista ere badaude erakusketan, denak ere modernitatearen sustatzaileak arte alemaniarraren baitan. Eta, azkenik, Der Blaue Reiter eta Die Brücke mugimenduetako artisten lanak ikus ditzakegu, baita beste hauenak ere: Max Beckmann hezigaitza, eta André Masson eta Pablo Picasso garaikideak; izan ere, azken horrek eragin nabarmena izan zuen arte frantziarrean.

Kunsthalle Bremenen Ikonen (Ikonoak) erakusketa egingo denez eta erakusketa horrek museoaren erakusketa-eremu osoa hartuko duenez, haren bildumetako maisulanak Bilbon aurkeztu ahal izango dira.

Kunsthalle Bremen-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa

Komisarioak: Christoph Grunenberg, Director Kunsthalle Bremen y Petra Joos, Curator Guggenheim Museum Bilbao

Paul Cézanne
Herria zuhaitzen atzean (Marines) [Village derrière des arbres (Marines)], ca. 1898
Olio-pintura mihise gainean
Der Kunstverein in Bremen – Kunsthalle Bremen
Argazkia: Lars Lohrisch

×