Besaulki batean eseritako emakumea | Pablo Picasso | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

L’art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera

2013.03.16 - 2013.09.08

Erakusketak gai du Bigarren Mundu Gerra eta nazien okupazio garaiko Frantziako artisten lana. Orduan zapalkuntza zen nagusi, arlo guztietan, eta garai hartako artistek hainbat bide berritzaile aurkitu zituzten arte ofizialari muzin egiteko, gerorako artea eraldatuko zituztenak.

Ehun bat artisten 500 lan inguru izango dira ikusgai, tartean, Georges Braque, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, Alberto Giacometti, Vasily Kandinsky, Pablo Picasso eta Joseph Steibenak. Horrela aditzera emango da zein modutan aurre egin zioten ezbeharrari: nola egin zioten “gerra gerrari”, urritasunak behartutako materialak erabiliz eta are adierazpen-askatasuna gogor zigortzen zen tokietan. Erakusketa paregabe honek argitara aterako du historiak ilunpean utzitakoa. Antolatzaileak: Musée d’Art moderne de la Ville de Paris, Paris- Musées eta Guggenheim Bilbao Museoa.


 

Pablo Picasso
Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil), 1941
Olio-pintura mihise gainean
73 x 60 cm
Henie Onstad Kunstsenter, Høvikodden, Norvegia
© Henie Onstad Art Centre, Norvège/Photo Øystein Thorvaldsen
© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madril 2013

Partekatu