Guggenheim

Lygia Clark (1920–1988) oso garrantzitsua da Brasilgo abangoardian; hiru hamarkadatan baino gehiagoan luzatu zuen bere lan berritzailea, eta hainbat arlo jorratu zituen, hala nola pintura, eskultura, filmak, marrazkiak, grabatuak, partaidetza-ekintzak eta arte terapeutikoa. Erakusketa honek sakon aztertzen du 1948tik 1958ra bitarteko obra. Aldi hura erabakigarria izan zen artistarentzat, figurazioaren eta abstrakzioaren arteko pinturekin esperimentatu baitzuen; margolan horiek sortzaileak gerora egingo zituen lanen ikusmintzaira eratu zuten.

Erakusketak haren obra goiztiarrena biltzen du, gutxitan erakutsitako marrazkien bidez irudikatuta, eta garai hartan sortutako serie garrantzitsuetako pinturak ere jasotzen ditu; horren guztiaren helburua da Lygia Clarken ibilbideko lehenengo hamarkadaren ikuspegi orokor eta funtsezkoa eskaintzea.

Hiru atal historikotan dago banatuta erakusketa: “Lehenengo urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldakuntza: espazioa modulatzen, 1957–1958”. Atal horietako bakoitzak Clarken ideiarik esanguratsuenei heltzen die, eta haren garapen artistikoaren obra adierazgarrienetako batzuk eskaintzen ditu.

Curator: Geaninne Gutiérrez-Guimarães

Lygia Clark
Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951
Olio-pintura mihise gainean
105,5 x 81 cm
Bilduma pribatua
© Courtesy of “The World of Lygia Clark” Cultural Association

Guggenheim Bilbao Museoan izan ondoren, erakusketa Veneziara eramango da, Peggy Guggenheim bildumara, eta bertan egongo da 2020ko ekainaren 27tik irailaren 28ra.