Menú

Array
(
)
AJAX: 

Pierre Huyghe

(Titulurik gabea) Giza maskara

2017(e)ko martxoak 30 – 2017(e)ko uztailak 16

Pierre Huyghek fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lausotzen du haren artelanetan, beste mundu bat eraikitzeko: zehatz-mehatz eta maisutasunez taxututako inguruneetan, pertsonak eta txotxongiloak bat dira eta berdin jokatzen dute, eta animalia eta landare fantastiko eta errealak nahasten dira. (Titulurik gabea) Giza maskara (2014) lana Japoniara garamatza, tsunamiak eta Fukushimako hondamendiak jotako paisaiara. Bertan, benetako gertakizun batean oinarritutako eszena bat garatzen da: jatetxe huts eta kalamastra batean, tximino bat, japoniar antzerkiko maskara tradizional bat daramala, heltzen ez diren bezeroen zain dago; gora eta behera dabil, bueltaka, urduri, eta gelditu egiten da inor espaloitik datorren entzuteko edo leihotik begiratzeko. Dekoratu irreal batean harrapatutako pertsonaia horren emanaldiaren gaia, artistaren hitzetan, giza kondizioa da.

Pierre Huyghe
(Titulurik gabea) Giza maskara [(Untitled) Human Mask], 2014 (fotograma)
Koloretako filma, stereo soinua, 2:66 formatua
19 min
Hauen eskaintza: artista; Hauser & Wirth, Londres; eta Anna Lena Films, Paris

×