Menú

Array
(
)
AJAX: 

Prozesua eta materialtasuna XX. mendearen erdialdeko artean

2002(e)ko otsailak 19 – 2003(e)ko otsailak 23

Guggenheim bildumetako lan-sorta honek ohi kanpokoak diren materialen eta praktiken erabilera azpimarratzen du, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo sorkuntza artistikoan. 1945az geroztik, eta gero eta sarriago, artistek mihisearen bi dimentsioko planoari etxeko elementu arruntak gehitu zizkioten material "xumeak" goraipatu nahian. Instalazio honetan joera honen adierazpen desberdinak aztertzen dira. Izan ere, arte poveraren adibide garrantzitsuak —Jannis Kounellis eta Mario Merzen obrak— edo prozesu-arteari dagozkionak —Joseph Beuys, Robert Morris eta Richard Serrarenak— ikusgai daude, azken hogeita hamar urteotan zehar arteari material pobreak erabiltzeko antzematen zaion joera hori agerian uzteko. Erakusketa honetan, Beuysen Tximista oreina argituz (Blitzschlag mit Lichtschein auf Hirsch, 1953–85) obra monumentala ikusteko aukera izango dugu, hain zuzen ere Guggenheim Bilbao Museoak eskuratu berri duena, eta artistak hil aurretik sortu zuena.

Goian:
Richard Serra
Sugea (Snake), 1994–97
Altzairu herdoilkorra, hiru unitate, bakoitza bi ebakidura konikoz osatua
Ebakidura bakoitza: 4 x 15,85 m; guztira: 4 x 31,7 x 7,84 m; xaflaren lodiera: 5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa


Behean:
Mario Merz
Niger ibaiko krokodiloa (Coccodrillo del Niger), 1972 (1989)
Disekatutako krokodiloa, metala eta neoizko hodiak
Neurri aldakorrak
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Artistaren dohaintza, 1989. 89.3630.a-.e

×