Pasabidea | Shirin Neshat | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Shirin Neshat, Estasia

2002.07.23 - 2003.01.19

Shirin Neshat (Qazin, Iran, 1957), 1974an New York-era bizitzera joandako artista irandarra, kultura islamikoaren konplexutasunean sakontzen du, bere argazki eta bideoen bidez taldearen nortasun kulturalaren eta gizabanakoaren askatasun adierazpenaren artean dagoen tentsioa aditzera emanez, eta aldi berean geure kulturari ere dagozkion gai unibertsalak landuz.

Poesia eta edertasuna, tradizio islamikoaren izaerari eta berezkoa duen espiritualtasunaren funtsezko alderdiei atxikiak, artistaren lehenbiziko argazkietan eta sortu berri dituen instalazioetan barru aditzera ematen dira, biltzen dituzten irudien karga politikoa eta soziala arinduz.


Marokon filmatutako lan hau aurkako bi proiekzio handik osatzen dute, gizonezkoak eta emakumezkoak bereizi eta bisualki polarizatzen dituztenak. Bi proiekzioen artean ezartzen den kadentzia errepikariak elkarrekintza sotil batean oinarritutako elkarrizketa lirikoa sortzen du, non ardatz nagusia genero desberdintasunen eta zentsura sozialen inguruan mugitzen den.

 

Shirin Neshat
Pasabidea (Passage), 2001
Koloretako bideo- eta soinu-instalazioa
11 min 30 s
Edizioa: 6 aletik 5
Neurri aldakorrak
Solomon R. Guggenheim Museum, New York.
Dakis Joannou eta Zuzendariaren Nazioarteko Batzorde eta Batzorde Betearazleko kideen diru-ekarpenari esker eskuratua: Ann Ames, Edythe Broad, Elaine Terner Cooper, Dimitris Daskalopoulos, Harry David, Ulla Dreyfus-Best, Gail May Engelberg, Nicki Harris, Ronnie Heyman, Dakis Joannou, Barbara Lane, Linda Macklowe, Peter Norton, Willem Peppler, Tonino Perna, Elizabeth Rea Richebourg, Denise Rich, Simonetta Seragnoli, David Teiger eta Elliot K. Wolk 2001.70
© Shirin Neshat

Partekatu