Guggenheim Bilbao Museoak COVID-19 koronabirusaren aurka ezarritako protokoloak AENOR-en COV-2020/0012 ziurtagiria lortu du.

Egun zailak eta bitxiak dira hauek baina Museoa bisitatzera eta arteaz gozatzera gonbidatzen zaitugu, segurtasun osoz, bai zuretzat bai Museoan harrera egingo dizutenentzat. Abagune ezin hobea duzu etortzeko, deskonektatzeko eta gure Bilduma eta aldi baterako erakusketez gozatzeko. Zure segurtasuna bermatu nahi dugu eta, hortaz, erantzukizunez jokatzea eskatzen dizugu hori lortu ahal izateko.
BISITA AURRETIK,
KONTUAN HARTU:
Ohiko edukieraren heren bat baino ez da onartuko Museo barruan. Sartu ahal izango zarela ziurtatu nai baduzu erosi sarrera online
Kontsultatu hemen gure ordutegi berria
Ekarri maskara: derrigorrezkoa da zu eta besteak babesteko
Arropazaindegiaren zerbitzua bertan behera geratu da. Ez dago fardel handiak (35 x 35 cm baino gehiago) ezta euritakoak sartzerik (tolesgarriak izan ezik)
Deskargatu zure gailu mugikorrean BBK-k babesten duen entzuteko gida ofiziala: Guggenheim Bilbao Audio. App Store / Google Play
Ordainketa guztiak txartelarekin egin beharko dituzu, Txarteldegian nahiz Dendan
BISITA EGIN BITARTEAN,
JARRAITU ONDORENGO JARRAIBIDEAK ETA KONTUAN HARTU:
Sartu aurretik tenperatura neurtuko dizugu, zure segurtasuna eta besteena bermatzeko. Tenperatura 37º-tik gorakoa bada ezingo zara Museora sartu
Pertsonen arteko 2 metroko segurtasun distantzia mantendu behar duzu, bai gainontzeko bisitariekin bai Museoko langileekin
Derrigorrezkoa da maskara jarrita eramatea
Erabili eskuragarri dituzun gel desinfektatzaileak
Eskuak maiz garbitu
Errespetatu itzazu bankuetan eta atseden guneetan aurkituko dituzun markak
Museoa bisitatzeko zentzu bakarreko ibilbidea egin behar da: hirugarren solairuan hasten da eta gero beherantz joango zara. Ibilbidea egiteko, jaramon egin aurrera egin ahala ikusiko dituzun jarraibide, txartel eta geziei
Irakurri kontu handiz ibilbide osoan zehar zuretzat eskuragarri jarri ditugun seinale eta argibideak