Guggenheim

Denbora gutxi badaukazu, aukeratu Museoak gaur eskaintzen dituen arte- eta arkitektura-aukera nagusiak, eta gozatu zure bisitaz.

Atrioa

1. solairua, Atrioa

Atrioa da, bere 50 metrotik gorako altuerarekin, Museoaren benetako bihotza, eta Frank Gehryren arkitektura-diseinuaren gune nagusietako bat. Halaber, aparteko espazioa da kultur jarduera eta ekitaldiak antolatzeko.

Eraikinaren barrualdea, Atrioa | Guggenheim Bilbao Museoa

Itsasadar aurreko terraza

1. solairua, terraza

Itsasadarrera ematen duen terrazatik, Atrioaren aldamenetik, zeure begiz ikusi ahal izango duzu Museoak nola egiten duen bat hiri-inguruarekin, bai eraikuntzarako erabilitako materialei esker (titanioa, kristala eta kareharria) eta bai inguruko eraikin eta egiturekin duen harremanagatik ere, Salveko zubiarekin esaterako.

Ohartuko zara, baita ere, Museoaren kanpoaldea kokaleku paregabea dela Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma Propioa osatzen duten kokapen zehatzeko obra iraunkorrentzat: Idi-bihotzak (Tulips, 1995–2004, Jeff Koons), Ama (Maman, 1999, 2001ean urtua, Louise Bourgeois) edo Arku gorriak (2007, Daniel Buren), adibidez.

Jeff Koons
Idi-bihotzak (Tulips), 1995–2004
Kromo asko duen altzairu herdoilgaitza koloredun laka zeharrargiarekin
203 x 460 x 520 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Irakurri gehiago
Idi-bihotzak | Jeff Koons | Guggenheim Bilbao Museoa

Denboraren materia

2. solairuko balkoia

Igo Museoko bigarren solairura kristalezko igogailuetan, eta irten 104 aretoaren gainean dagoen balkoira. Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994–2005) instalazio iraunkorraren ikuspegi panoramikoa izango duzu bertatik. Museoaren Bilduma Propioko obra ospetsuenetakoa da, bakarra munduan.

Richard Serra
Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005
Altzairu herdoilkorra
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Irakurri gehiago
Denboraren materia | Richard Serra | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth

2. solairua

Solairu berean, ikusi Thomas Struth argazkilari alemaniar garrantzitsuenetako baten erakusketa. Haren lan berritzailean barrenako hainbat hamarkadatako bidaia osatu bat dakarkigu erakusketak, 1978tik gaur egun artekoa, baita artistaren beraren artxiboko dokumentazioa ere (205. eta 206. aretoak).

Lehenengo aretoetan, Familia-erretratuak (Family Portraits) eta Publikoa (Audience) izeneko obrak ikus daitezke. Bertatik, 209. aretora joan zaitezke, mundu osoko basoen eta oihan tropikalen argazkiak ikusteko, Paradisuko irudi berriak (New Pictures from Paradise) izenburupean. Teknologia, animaliak eta politika ere behin baino gehiagotan landu ditu Struthek. 202. aretoan, musika-sorkuntzari buruzko ikus-entzunezko obra bat ere badago.

Thomas Struth
Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987(Eleonor and Giles Robertson, Edinburg 1987)
Tinta-zurrustazko inprimaketa
68 x 86 cm
© Thomas Struth

Irakurri gehiago

Kunsthalle Bremenen maisulanak: Delacroixetik Beckmannera

3. solairua: 305., 306. eta 307. Aretoak

Hirugarren solairuan (305., 306. eta 307. aretoak), Kunsthalle Bremenen maisulanak: Delacroixetik Beckmannera ikusi ahal izango duzu urriaren 25etik aurrera.

Museo horretako funtsetatik etorritako lanek, margolanak gehienbat,  XIX. eta XX. mendeetako arte alemanaren eta arte frantsesaren arteko lotura erakusten dute. Maisu handien lanak ikusteko aukera izango duzu; besteak beste, Caspar David Friedrich, Eugène Delacroix, Paul Cézanne, Paula Modersohn-Becker, Pablo Picasso eta Max Beckmannenak.

Paul Cézanne
Village through the Trees (Marines) [Village derrière des arbres (Marines)], ca. 1898
Oil on canvas
66 × 82 cm
Kunsthalle Bremen – Der Kunstverein in Bremen
Photo: Lars Lohrisch

 

 

 

Irakurri gehiago
Herria zuhaitzen atzean (Marines) | Paul Cézanne | Guggenheim Bilbao Museoa