Guggenheim
logo bbk eusk

Online ikasi

Ikasgelatik zein etxetik, familiartean, ikus ditzakezue bideo hauek; sormena eta artearekiko interesa piztuko dizkizuete. Museoaren alor desberdinetako jendeak eskainitako bisitaldi erakargarriak, artistek pentsatu eta grabatutako proposamen originalak eta ingelesezko istorio dibertigarriak biltzen dituzte, nonahi zaudetela entzun, sortu eta imajina ditzazuen.

Gure Bilduma eta erakusketak

14 urtetik aurrera
Aprendiendo 1

Artea ikasbide programako proiektuak online ikusi

Bilatu programan parte hartu duten artistek eta irakasleek asmatu eta garatu dituzten proiektuen deskribapenak eta irudiak. Hautatutako proiektuek honakoak barne hartzen dituzte: unitate didaktikoak, artea sortzeko pausoak eta curriculum arloen informazioa.

Bila itzazu zerorrek ikasgelatik: Artea ikasbide programako proiektuen bilatzailea.

Doako ikastaroak iTunes-en | Guggenheim Bilbao Museoa

Doako ikastaroak iTunes-en

Bildumari buruzko ikastaroak iTunes-en, ikasleek eurek iPad edo mugikorren bidez lan egin dezaten irakasleak monitorizatutako jardueretan.

gugg together 3 768x611

Guggenheim Together

New York, Venezia, Bilbo eta Abu Dhabiko Guggenheim Museoek GUGGENHEIM TOGETHER ekimen berria jarriko dugu martxan. Artea baliatuko dugu gure arteko lotura sakontzeko, urruntze soziala nagusi den aldi honetan.