Guggenheim

Ikastetxeentzako bisitaldiak

DEMO PRAKTIKOAK

Ikastetxeentzako online aurkezpenak denbora errealean, Museotik eginak. Horietan, ikasgelak Museoko dinamizatzaile batekin konektatuko du bideo-dei bidez. Jardueraren helburua erakusketa bat zuzenean aurkeztea da.

Konexio horretan, bideo laburrak eta artelanen irudiak jartzen dira ikusgai; ondoren, haiei buruz hitz egiten da ikasleekin eta hezitzaileekin, eta sormen-jarduera errazak dinamizatzen dira.

  • Hezkuntza-mailak: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
  • Parte-hartzaile kopurua: ikasgela 1 + irakasle 1
  • Ordutegiak: 9:30, 10:45 eta 12:30, asteartetik ostiralera
  • Iraupena: 50 min

Ikastetxeentzako bisitaldiak

Ibilbide malguak Museoan barrena, erakusketa bat edo gehiago ikusteko.

Museoko hezitzaileek dinamizatutako ibilbideak. Gidaridun ibilbide horiek parte-hartzea bultzatzen dute, eta aukera ematen dute Museoko aldi baterako erakusketa bat edo gehiago ezagutzeko zein Museoaren Bilduma bisitatzeko, gai zehatzak ere aztertuaz.

  • Hezkuntza-mailak: Haur eta Lehen Hezkuntza (sormen-esperientziak barne) eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa (soilik bisitaldia)
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
  • Ordutegiak: 10:45 eta 12:30, asteartetik ostiralera
  • Iraupena: Ordu 1 eta 30 min.

Bisitaldi birtualak

Ezin baduzue Museora etorri, bisita gaitzazue denbora errealean birtualki, ikasgelatik, bideo-dei bat eginez. Museoko profesionalekin elkarreragin ahal izango duzue, artelan ikonikoak eta normalean bisitariek eskura izaten ez dituzten espazioak ezagutzeko bisita dinamikoak eta esklusiboak egitean.

  • Hezkuntza-mailak: Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa
  • Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa
Default image for default

Oharrak

Datozen bisita birtualetarako informazioa tel .: 94 435 90 67, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00 ordutegian

Ikastetxeen bisitaldiei buruzko informazioa jasotzeko eta erreserbak egiteko: 94 435 90 90 astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00 ordutegian

Irakasleentzako programei buruzko informazioa jasotzeko eta erreserbak egiteko: 94 435 90 67, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00 ordutegian. DEI IEZAGUZU!