Guggenheim
Artez busti

Artez busti programak Museoa bisitatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, taldean edo banaka, eta askotariko tresnekin eta informazio- eta ezagutza-mailekin.

Hezkuntza-eremuek, entzuteko gidek edo hainbat dinamika edo eduki eskaintzen dituzten iraupen ezberdineko bisitaldi gidatuek aldi baterako erakusketak, Guggenheim Bildumak eta eraikinaren arkitektura ezagutarazten dituzte.

Babeslea:

Bisitaldi gidatuak

Ongi Etorri - Bienvenido - Welcome

Bisitaldi honetan, Museoaren alderdi aipagarrienak ezagutuko dituzu. Aurkezpen-bisitaldia da. Bertan, Museoaren jatorria eta Guggenheim Fundazioaren historia azaltzen dira, eta Museoaren Bildumako zenbait obra aztertzen. Oraingo erakusketen aurkezpen laburra ere egiten da. Gomendagarria da Museora lehen aldiz bazatoz.

Ordutegia: 12:30 lanegunetan, eta 17:00 asteburuetan. Gutxi gorabeherako iraupena: 30 minutu.

Hizkuntzak: asteazken eta ostiraletan, gaztelaniaz; astearte eta ostegunetan, ingelesez; eta igandeetan, euskaraz.

Webgunearen bidez eman daiteke izena, edo zuzenean Informazio-mahaian, beti ere lekurik egonez gero (kopuru mugatua).

Nahitaezkoa da Museorako sarrera erosita edukitzea.

ERRESERBATU ORAIN

Irakurri gehiago
Visitas guiadas | Guggenheim Bilbao Museoa

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi orokorretan Museoaren alderdi azpimarragarrienak ezagutzeko aukera duzu. Bisitaldi laburretan ikusgai dauden artelan batzuen inguruko azalpenak jasoko dituzu.

Galdetu Informazio-mahaian ordutegi bakoitzean eskaintzen diren gaiei eta hizkuntzei buruz (euskara, gaztelania eta ingelesa).

  • Iraupena: 30 min
  • Gehienez 20 pertsona gidako
  • Doakoa Museorako txartela erosiz gero
Irakurri gehiago
Visitas guiadas | Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketei buruz

Ikusgai dauden artelanei buruzko bisitaldi espezializatuak, talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako edukiez eta informazioaz gozatzeko.
Aukeratu erakusketa zehatz bat edo egin erakusketa bat baino gehiago biltzen dituen ibilbide bat.

Museoko gidari profesionalek eskaintzen dituzte, hainbat hizkuntzatan.

  • Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea, telefono-zenbaki honetara deituta: 647 574 026 (asteartetik ostiralera, 10:00–14:00)
  • Topalekua: Taldeen Txarteldegia
  • Batez besteko iraupena: 60 min
  • Bisitaldi bakoitzaren kostua: 85 € (sarrerak ez daude barne)
  • Gehienez 12 pertsona taldeko
Irakurri gehiago
Bisitak | Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim +

Frank Gehryren eraikinean jendearentzat zabalik ez dauden guneak eta tokiak ezagutu eta, gainera, erakusketak bisitatu nahi dituzu? Hartu parte Museoko gidari profesionalek eskainitako bisitaldi esklusibo honetan.

  • Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea, telefono-zenbaki honetara deituta: 647 574 026 (asteartetik ostiralera, 10:00–14:00)
  • Topalekua: Taldeen Txarteldegia
  • Batez besteko iraupena: 120 min
  • Bisitaldi bakoitzaren kostua: 225 € (sarrerak ez daude barne)
  • Gehienez 20 pertsona taldeko
Irakurri gehiago
Entzuteko gidak

Sarreraren prezioan entzuteko gida barne dago; sistema horri esker, modu autonomoan bisita daiteke Museoa, eta arkitekturari eta erakusketei buruzko azalpenak entzun daitezke. Egun ezinezkoa denez ekipamendu fisikoa ematea, mugikorrera deskargatu ahal izango duzu entzuteko giden aplikazioa esteka hauetan:

Irakurri gehiago
Entzuteko gidak | Baliabideak | Guggenheim Bilbao Museoa
Didaktika

Didaktika proiektuaren barruan, gune didaktikoak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu Museoak erakusketen osagarri dira, bertako obrak ikusten eta ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskainiz.

  • Era guztietako ikuspegiak, erakusketa bakoitzeko komisarioekin adostutako proposamenekin.
  • Behaketa, gogoeta, ikasketa eta gozamena bultzatzen dituzte.
  • Hainbat esperientzia sorrarazten dituzten tresna interaktiboak eskaintzen dituzte.
  • Adin guztietako haurrentzat erabilgarria den diziplinarteko eta zeharkako programazio bat.
  • Informazio gehiago lortzeko, joan webgunera, erakusketa bakoitzaren Ba al zenekien…? atalera.
Irakurri gehiago
Didaktika Arte y espacio | Aprende | Guggenheim Bilbao Museoa