Menú

Art After Dark: Agents of Time + Mungo's HiFi + Bomb Bass HiFi

00:00: Agents of Time (Ellum Audio, Italia)
Estiloa:
Elektronika
agentsoftime.com
soundcloud.com/agents-of-time 

Andrea Di Ceglie, Fedele Ladisa eta Luigi Tutolo dira Agents Of Time. Hirukote italiarrak 2013ko uztailean hasi zuen bere proiektu handiena. Lehen albuma Stem Records diskoetxe ingelesak argitaratu zuen, Jennifer Cardini-ren Correspondant etxeak Polina klasikoa eta Emperor eta beste hainbat EP argitaratu ondoren. Euren soinu berritzailean musika elektronikoa, progresiboa, teknoa eta ambient estiloak uztartzen dira. Guztiak dantzalekurako aproposak dira. Tresna analogikoak erabiltzeko moduak bereziak egiten ditu, eta ikuskizun handi eta koreografikoa eskaintzen dute. Horrek guztiak, Agents Of Time talde berritzaile eta poliedriko bihurtzen du: “ezer ez da ausaz gertatzen, guztia denborari lotua dago”. Xehetasunak arreta handiz zaintzen dituzte eta emanaldiak harrigarriak izaten dira.

23:00: Mungo’s HiFi (Scotch Bonnet Records, Eskozia)
Estiloa:
Digital Rub-A-Dub
mungoshifi.net

Glasgowtik “Bass Culture” —giro jamaikarrean oinarritutako Sound System mugimenduaren garapena— deitutakoaren izen nagusietako batek bisitatzen gaitu. Mungo’s HiFi kolektiboa DJek, produktoreek, Scotch Bonnet Records diskoetxeak, Scrub atalak eta sekulako soinu-ekipoak osatzen dute. Dub europarraren ohiko girotik kanpo daude, baina genero horretako klub eta jaialdi gehienetan izaten dira; kontinente guztietara heldu dira. Reggaea ulertzeko duten modua –erabat aurreiritzirik gabea–, euren atzealde “elektronikoari” gehituta, ska, reggae, rub’a’dub, digital, new roots, dub, dancehall eta dubstep biltzen dituen diskografia modu koherente eta bereizgarri batean osatu dute: Mungo’s soinua.

22:00: Bomb Bass HiFi (Crucial Ruler, Pirates Choice Records)
Estiloa: Reggae
facebook.com/CrucialRuler

Bomb Bass HiFi Museora itzultzen da, binilo jamaikarren defendatzaile beteranoa botxoan. Gaur gauean rhythm’n’bluesa eta soula inspirazio-iturri ziren garaiko uharteko musika herrikoiaren jatorriak aldarrikatuko ditu —ska, rocksteady, roots reggae—.

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Irene Ortuño Caderot
  • Joana Castro
  • Matxalen Santos Urtiaga
  • Pablo Fuentes-Pila Orube
  • Natalia Apellaniz Echaniz
  • Indalecio Seijo Blanco
  • Beatriz Garlaschi Rodríguez
  • Belen Dopico Rodriguez
  • Silvia Caballero
  • Francisco Ramiro Barambones
  • Nerea Iturgaiz Trueba
  • Amaya García
  • María Ainhoa Zulaica Larochette
  • Gorka Eguidazu Ozamiz
  • Fernando Amador Fernandez
  • Jasone Ibarra Galindez
  • Sarai Sainz Martinez
  • Jonos Santos Goenaga
  • Olaf Hierro Vega
  • Nancy Muñoz

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×