Guggenheim

Arkitektura-ikastaro honen bitartez, haurrek arkitekturari buruzko kontzeptuak ezagutuko dituzte, modu ludikoan, marrazkiak, maketak eta jolasak medio.

Larunbata, urriak 5
Yona Friedmanen paperezko hiria
Imajinatu eta sortu hiri utopiko iradokitzaileak, paperezko eraikinez osatutako mundu batean.

Larunbata, urriak 12
Arkitektura-laborategia: Egipto  
Egiptoko arkitektura ezagutuko dugu tailer honetan; piramideen eraikinak konektatuko ditugu, gure izenak kapsula egiptoarretan idatziko ditugu, Champollion txikiak bagina bezala, eta dromoak sortuko ditugu (esfingeen etorbideak).

Larunbata, urriak 19
Arkitektura-laborategia: Archigram
Imajinatu arkitektura mugikorreko mundu bat, non eraikinek alde batetik bestera bidaia egiten duten, baliabideen bila.

Larunbata, urriak 26
Arkitektura-laborategia: Alicia
Aliciak erreinu batera eramango gaitu, Herrialde Miresgarrira, non dena posible den: gauzen eskala aldatzea edo eraikinetan tranpa dibertigarriak egitea, adibidez.

11:15etatik─12:45etara: 15 haurreko talde bat
Adina: 6−11 urte
Hizkuntza: gaztelania