Menú

Art After Dark: BLOND:ISH + Aníbal Gómez + MADEL

00:00: BLOND:ISH (Kompakt, Get Physical, Kanada)
Estiloa: Elektronika
blond-ish.com
soundcloud.com/blondish

Montrealen jaio baina Londresen bizi diren Anstasciak eta Vivie-Annek osatzen dute BLOND:ISH. House musika maite zuten bi lagun elkartu, BLOND:ISH sortu eta sustatzaile eta DJ egin ziren; hala, euren espiritu hedonista munduari helarazi zioten. Musika organikoa eta dimentsio anitzekoa produzitu dute. Baxu-lineak, egitura leunak eta lelo gogoraerrazak edozein definiziotik kanpo dagoen house temati batean nahasten dira.  Kompakt, Noir Music, NM2 eta Get Physical diskoetxeekin, besteak beste, argitaratu dute. Oholtza gainean kaos antolatu baten moduan jarduten dute, eta esperimentatzeko garaian ez dute mugarik, Burning Man Festival jaialdian ikusi den bezala. Bertan, lau urtez, euren espiritu hippya ondo erakutsi dute.

23:00: ANÍBAL GÓMEZ (Ruido Paraíso, Ojete Calor, Muchachada Nui)  
Estiloa: Forever musika
ruidoparaiso.com

Aktorea, konpositorea eta kantaria. Bi mundu lotzen dituen izena; alde batetik, Muchachada Nui bezalako programa arrakastatsuekin estatu mailan telebistako umorearen arauak berridatzi zituen “chanante” unibertsoa, eta bestetik, pop alternatibo espainiarra. Zuhurtasun eza honen erakusgarri da Ojete Calor; duela hamar urte jada, Carlos Areces-ekin batera, osatu zuen Subnopop-a sortu zuen taldea. Gaur egun Anibalek bere bakarkako lehen diskoa argitaratu du, Ruido Paraíso ezizenarekin. Orain Bilbora DJ moduan –gehien landu duen alderdietako bat– heltzen da. Mendearen hasieratik (Titanic urperatu zen garaitik) horretan ari da lanean emanaldi eklektiko bat eskainiz, tecnopop, dance eta rock-a bezalako hain estilo diferentez osatutako arrakastaz betea.

22:00: MADEL (Madelman / Chico y Chica / Austrohúngaro / Pink Fever)
Estiloa: Radical Chic
chicoychica.com
facebook.com/madel.madelman

Konpositorea eta produktorea, Pink Fever klubean DJ gisa jarduteaz gain, Madelman tekno pop-eko DJ desiratuenetako bat da.  “Chico y Chica” bere taldea belaunaldi horretako garrantzitsuenetakoa da, eta adinaren, generoaren eta moden gainetik, hamar urte luzez jendea erakartzen ari da.   DJ gisa estilo bihurria, apetatsua, modernoa eta orijinala dauka. Berehalakoa eta estilo sofistikatua, esnoba eta estilo garbia berdin konbinatzen ditu.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×