Menú

Art After Dark: Bomb Bass HiFi + Buffetlibre DJ + David August "Live"

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz baimusikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: Elektronika
22:00: BOMB BASS HIFI (DUB FEVER / BILBO)
Bomb Bass HiFi taldea Guggenheim Bilbao Museora itzuliko da, dub estiloa reggae-aren adierazpen abangoardista eta esperimentalena dela aldarrikatu asmoz. Gaur egun erabat hedatua dagoen “remix” estiloaren jatorri gisa jotzen da dub estiloa mundu osoan, eta musika elektronikoaren garapenean funtsezkoa izan da. Gaueko emanaldian, bere zigilu Crucial Ruler-en zein beste zenbait hurbileko zigiluen lanak erakutsiko ditu Bomb Bass HiFi taldeak.
fever.es

Estiloa:Indie, Elektronika
23:00: BUFFETLIBRE DJ
2013ko ekainaren 18an jarri zen salgai Songs For Elaine diskoa, hainbeste itxarondako Buffetlibre DJ eta ekoizle bikotearen estreinako diskoa. DJ gisa oso ospetsuak izan arren, pop estiloa eta musika elektronikoa erabat uztartzen dituen diskoa egin dute kataluniarrek. Beraz, bost urtez nahasle eta DJ gisa sekulako aitorpena jaso ondoren, besteak beste, Pitchfork, NME edo BBCren eskutik, Buffetlibre taldea Songs For Elaine diskoarekin iritsi da diskoen merkatura. Oraingoan, Miguel DJ set formatuan agertuko da Museoaren Atrioan.
buffetlibre.net

Estiloa: Elektronika
00:00: DAVID AUGUST "LIVE" (DIYNAMIC / INNERVISIONS, BERLIN)
David August-ek bost urte zituela izan zuen musikarekin lehen harremana, piano eskolak jasotzera behartu zutenean. Denborak aurrera egin ahala, musikarekiko trebetasunak areagotu egin ziren, pianoarekin erabat maiteminduz. Hamabost urterekin, DJen inguruko interesa agertu zuen, eta, geroago, lehen egoitza lortu zuen klub batean. Urtebete beranduago, lehen urratsak eman zituen produkzioaren munduan, berehala erreferentzia bat argitaratuz. 2010ean Diynamic taldean sartu zen, eta, hortik aurrera, mundu osoko klubetan jotzen hasi zen, bai eta artista ospetsuak (DJ T) nahasten ere. Erreferentziak kaleratzen ditu oraindik ere Solomun zigiluarekin.
diy-booking.com

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Jean-Luc Thiebaut
  • Jordan Lecat
  • iñigo Muñoz San Jorge
  • Antía Lourido Soto
  • Markel Aguiriano Solana
  • Lucía Ruth Barrenetxea Minguez
  • Alejandro Moia Román
  • Felipe Cantera Santos
  • Michaela Jertz
  • Jorge Delgado Esteban
  • Sira Diego Leitoa
  • Pilar Herrera
  • Mikel Elizondo Bikondoa
  • Itziar Asensio Manterola
  • Iñigo Bilbao Zabala
  • Valérie Salez
  • Terri Wolfe
  • Iñaki Makazaga
  • Miriam Simal Martín
  • Victoria Fernández-oruña Fernández-Escalante

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×