Menú

Art After Dark: CLAUDE VONSTROKE + ADRIAN + SR CHINARRO "DIRECTO"

00:00: Claude Vonstroke (Dirtybird, AEB)
Estiloa:
Elektronika
claudevonstroke.com
soundcloud.com/claudevonstroke

Detroit-en hazi eta Venice Beach-en finkatuta, Barclay Crenshaw-k 2005ean ·Claude VonStroke” ezizen harrigarria sortu zuen, eta dantza-musikako DJ eta disko-etxeen jabe nagusietakoa bilakatu zen. Deep Throat izeneko bere lehen lanak arrakasta handia izan zuen, bere arrastoa mundu osoko DJen plateretan utziz. Baina benetako arrakasta 12"-ko The Whistler/Who’s Afraid of Detroit? lanarekin lortu zuen. Lan hori hamarkadako dantza klasikoen lan garrantzitsuenetako bat izatera heldu zen eta ekoizle gisa VonStroken ospea handitu zen.

Orduz geroztik, VonStrokek hiru disko, nahasketen album bat eta hainbat bilduma argitaratu ditu. Azpimarratu behar da P-Funk taldeko Bootsy Collins baxu-jotzaile ospetsuarekin batera egindako lana. Dirtybird disko-etxearen jabe gisa, VonStrokek Justin Martin, Julio Bashmore, Catz n Dogz, Riva Starr, Tim Green, Breach, Eats Everything, Justin Jay & Shiba San eta beste artista handi batzuen zerrenda dotorea ere osatu du. Gaur egun, Dirtybird etxeak txunditzen eta eraberritzen jarraitzen du dance underground mundua, house, funk, dirty-bass eta elektronika modu enigmatikoan nahasiz.

23:00: ADRIAN (FEVER, BILBO)
Estiloa: groove & rock
fever.es

Adrianek hamabost urtetik gora daramatza “mezua predikatzen”. Hasiera-hasieran, Comic’s lurpeko taberna zuloan. Bertan, beltz kultura ezagutarazi zion bilbotarren belaunaldi bati. Gero, Bullitt Groove Club-en, bere klubean, musika beltza zabaltzeko egitekoa hartu zuen. Egun, berriz, FEVERen dihardu, Espainia iparrean giro anitzeko klub garrantzitsuenean, diskoak jartzen.

Kabinan honako hauekin batera aritu da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.

22:00: Sr. Chinarro “Directo” (El Segell del Primavera, Sevilla)
Estiloa:
Pop
srchinarro.com
splio4.com

Antonio Luquek Sr. Chinarro sortu zuen 1990ean, eta orduan hasitako bidean, Espainian musika independentearen aitzindari eta bertan egiten den pop berezienaren ahots nagusietakoa bihurtu da; gainera, azken hamarkadetako abesti-idazle onenetakoen artean dago. Gaur egun arte iraupen luzeko 15 disko eta 5 EP egin ditu, produktore gisa Kramer-ekin (Galaxie 500, Unrest, Low…) AEBn grabatutako bere lehen lanetik hasi eta Perspectiva Caballera –bere disko-etxeak argitaratutako bere azken albuma– arte.  Bidean, El porqué de mis peinados, El fuego amigo edo El mundo según bezalako benetako lan handiak egiteko denbora izan du.

Une honetan bere album berria grabatzen ari da Granadako Refugio Antiaéreo de El Fargue estudioetan. Diskoa J-ak –Los Planetas taldeko liderrak– produzitzen du. Luquek Bilboko Guggenheim Museoan El Segell del Primaver” etxeak argitaratutako El progreso bere azken LPa aurkeztuko du, formatu akustikoan.

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×