Menú

Art After Dark: DEETRON + LEGAL SHOT + LAS TEA PARTY DJS

00:00: Deetron (Character, Suitza)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/deetron

Deetron duela hogei urte baino gehiago murgildu zen agertoki musikalean. Orain, mundu osoko klub eta jaialdietan izaten da, bere hiru platereko saio, birnahasketa eta askotariko ekoizpen-sortak biziki estimatuak baitira. Nahasketak egiteko egundoko gaitasuna du eta bere sortze-prozesuan biniloa funtsezko baliabidea da.

2013an, Deetronek house eta tekno musiken alorrean leku paregabea izan zuen, etiketa berezi bati loturik egon gabe. Bere bigarren albumean, Music Over Matter, dantza-pistarako konposizioak bildu zituen, house eta tekno musiken munduko gonbidatu berezi batzuekin, besteak beste: Hercules & Love Affair, Seth Troxler eta Ovasoul, George Maple, Ben Westbeech aka Breach eta Fritz Kalkbrenner. 2014an The Juan Maclean, High Contrast, Matador’s Glasser, Gorgon City eta No Artificial Colours taldeentzako birnahasketak egin zituen, eta erakutsi zuen, berriz ere, edozein generoko erronkak onartzeko gai dela.

Deetronentzat musika da dena, eta grina hori argi ikusten da bere Character diskoetxean. Diskoetxe horretako lehen bi lanak 2014an agertu ziren dendetan: Mars (Deetron & Ripperton) eta Theory Of Light (Deetron). 2015ean, Deetronek birnahasketa-sail ikaragarria egin zuen, Tiga & Huxley, Headless Ghost eta baita José Padilla ere oinarri hartuta. Character diskoetxearen hirugarren lanean, Deetron beraren The Believer diskoan, Chicago eta Detroit hirienganako mirespena adierazi zuen.

23:00: Legal Shot (Rennes, Frantzia)
Estiloa: dub, reggae
Legal Shot Sound System – Dub Me Crazy – Association Legal Promotion

Legal Shot taldeak badu aparteko zerbait. Urteetan erakutsi dute hori Legal Shot Records, Dub Me Crazy Radio Show eta Legal Shot Sound System indartsuaren bitartez, adibidez. Europako dub eta bass musiken eta soinu-sistemen agertoki txundigarria aberastu dute rub a dub estiloa eta digital jamaikarra eguneratuz, eta genero horietako jaialdi guztietan erakutsi dute disko-zorro ezin aberatsagoa dutela, mozketa esklusiboez josia.

22:00: Las Tea Party DJ’s (Bullshit Fever / Bilbo)
Estiloa: Uk Bass, future bass
fever.es
https://soundcloud.com/las-tea-party-dj-s
Las Tea Party Dj’s Bilboko bikote bat da, 2010etik Espainiako iparralde osoko entzuleei dantza eginarazten dabilena. Gaur egun Fever aretoko DJ finkoak dira eta beren saioetan moombah zein trap jartzen dituzte, besteak beste. Entzuleekin harreman bikaina sortzen dute eta energia bizi-bizia eransten diete. Oraingoan, Las Tea Party DJ’s bikoteak hogeiko hamarkadako swing musikarekin hasiko dute saioa, musika elektronikoak ematen dien nortasuna inola ere galdu gabe, eta UK bass / future bass soinuekin amaituko dute. 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×