Menú

Art After Dark: Digitaria (Hot Creations / Brasil) + OBF Feat SR WILSON (Dubquake / Ginebra) + Lourdes Madow (Pink Fever / Bilbao)

24:00: DIGITARIA (HOT CREATIONS / BRASIL)
Estiloa: Elektronikoa
http://digitariamusic.tumblr.com/about
https://soundcloud.com/digitaria

Daniela Caldellas-ek eta Daniel Albinati-k Digitaria duoa osatzen dute. Brasildarrak dira eta 2004. urtean elkarrekin jotzen hasi ziren lau laguneko banda batean, dance musika esperimentala eginez. Gigolo Records diskoetxe alemaniarrarekin egindako "Teen Years" (2006) lehen lanak arrakasta itzela izan zuen. Lana argitaratu ondoren, bira bat egin zuten Brasilen eta Europan barrena. Banda duo bihurtu zen, baina denborak ez du bere musikaren filosofia aldatu: “mugarik gabeko musika elektronikoa. Sormena eta sentimenduak dira inporta duten gauza bakarrak, sorkuntzak ez du araurik eduki behar”.

23:00: OBF feat SR WILSON (DUBQUAKE / GENEVA)
Estiloa: Reggae, Dub
http://www.obfdub.net
https://www.facebook.com/Sr.Wilson.Reggae

OBF, oin bat Suitzan (Geneva) eta bestea Frantzian duela, DUB abangoardia europarraren ordezkari nagusi bihurtu da. DUB Steppah eta musika elektronikoaren eraginak dituen roots reggae-ren mezu konprometituak uztartzen dituen soinu propioa sortu dute.  Taldearen diskoak berehala agortzen dira eta handitzen dute balioa; gainera, Wild izeneko bere LPa merkaturatu ondoren, mundu osoan jotzen ari dira. SR WILSON, etorkizun handiena duen estatuko reggaearen ahotsa, haiekin batera ariko da. Mila estiloen eta letra kontzienteen gizona Europan ezaguna egiten ari da OBF, Mungos HiFi eta Blackboard Jungle bezalako sound system eta zigiluen bitartez.

22:00: LOURDES MADOW (PINK FEVER / BILBO)
Estiloa: Old New Disco
www.fever.es
https://www.facebook.com/lourdesmadow

Fever klubean DJ lanetan aritzeaz batera, Lourdes Madow Charada saltokiaren zuzendaria da. Lourdes Madowren saioak hainbat lekutan entzun dira, hala nola, luxuzko denden inaugurazioetan (Boffi), Guggenheim Museoan Frank Gehry-ri egindako omenaldi-afarian, Emakume Enpresaburuen Iberoamerikako XIX. Kongresuan, Charles Tanqueray-ren 200. urteurrenean Madrilen, Bilboloop jaialdian, Getxophoto lehiaketan, Wurth La Rioja Museoan edo "Guerrilla Girls" arte-taldearen atzera begirako erakusketan Bilboko Alondegian. Bere saioetan inolako aurreiritzirik gabe nahasten ditu adult pop, nu disco eta azken belaunaldiko rocka era guztietako musika-erreferentziekin. Bere saio bakoitza publiko orori egokitzen zaion festa etengabe bilakatzen du.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×