Guggenheim

INNERVISIONS

00:00: EAGLES & BUTTERFLIES (Innervisions, Art Imitating Life, Erresuma Batua)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/mrbutterflies

Erresuma Batuan sortu zen Chris Barrat ekoizle eta DJa, baina Los Angelesen bizi da. Eagles & Butterflies ere esaten diote, eta musika elektronikoaren espektroaren muga guztiak apurtzen ditu. Haren ekoizpenak arazorik gabe mugitzen dira genero batetik bestera (downtempoa, teknoa, house-a…). Diskoetxe ugarirekin kaleratu ditu lanak; esaterako, Innervisions, Sapiens, Bedrock, Exit Strategy eta, nola ez, berea, Art Imitating Life. Eagles & Butterflies-ek Underworld, RY X, Agoria, Moby, Andhim eta Ludovico Einaudi nahasi ditu, besteak beste.

Haren DJ setek mundu osoko agertokiak elektrifikatu dituzte Circoloco, Awakenings, Mosaic By Maceo, Coachella, Junction 2, Lightning In A Bottle, Sacred Ground, Secret Garden Party, Tomorrowland eta beste hainbat ekitalditan. Dantza-musikako hainbat artistaren laguntzarekin (adibidez, Dixon, Ame, DJ Tennis, John Digweed, Maceo Plex eta E&B), Mixmag-eko emanaldi berritzaileenetako baterako izendatu dute aurten, behin baino gehiagotan agertu da DJ Magazine aldizkarian, eta Pete Tong-en BBC-ko irratsaioan aritu da gonbidatu bezala. Hurrengo lanen artean, Life & Death-ekin aterako duen EP bat, Nic Fanciulli-ren estreinaldiko LPan eta John Digweed-ekin egingo dituen kolaborazioak eta RY X-entzako nahasketa bat daude.

23:00: MARCUS WORGULL (Innervisions, Alemania)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/marcusworgull

Ekoizle gisa, Marcus oso lotuta egon da Dixonekin eta Innervisions diskoetxearekin. Gainera, artista ugarirekin aritu da elkarlanean; besteak beste, Peter Pardeike, Osunlade, Prins Thomas, Frank Wiedemann, Daniel Bortz, Mr. White (Larry Heard-ek ezagutzera emana) eta Fink abeslari eta konpositore britainiarra.

Izan jatorrizko materiala, izan The xx, Tevo Howard eta Tracy Thorne edo UR-eko Gerald Mitchell artistentzat nahiz DFA edo Running Back diskoetxeetarako egindako nahasketak, Worgull-ek era guztietako pistak ditu, hasi dantzalekurako prest dauden jam-etatik eta Vermonteko giro hedagarrira, hau da, Motor City Drum Ensemble-rekin duen ekoizpen-duora (bikoteak bi LP ospetsu kaleratu ditu Kompakt Records-ekin). Innervisions diskoetxearekin egin duen azken lanak, Broad Horizons, house musikarekin duen lotura erakusteaz gain, agerian uzten du dubarekiko eta reggaerekiko duen maitasuna. Musikaren ikuspegi zabal hori da DJ gisa duen arrakastaren giltzarria, publikoa interpretatzeko gai baita, baina bere sena eta espiritua galdu gabe.

22:00: JOSU ARAMBURU (Fever/Blue Waves, Bergara)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/josu-aramburu-rodriguez

Josu Aramburu Bergaran jaio zen, Gipuzkoan. Inguruko sustatzaileen errespetua bereganatu du, eta haiek nazioarteko artista garrantzitsuenetako batzuekin batera aritzeko aukera eman diote; esaterako, H.O.S.H, Dj Hell, Trikk, Agoria, Dj Tennis, Job Jobse, Lehar, Musumeci, Karmon, M.A.N.D.Y, Matador, Johannes Brecht, Laura Jones, Marc Romboy, Marc Houle, Digitaria, Edu Imbernon, Agents Of Time, Gaiser eta Curses.

Gaur egun, bi erresidentzia ditu: Studio 76 Madrid-en hasi berria duena eta 2016tik Bilboko Fever aretoan duena. Azken horretan, Blue Waves festa antolatzen du, eta hainbatetan gonbidatu dute Robot Electronic Club festetara ere.