Guggenheim

PERMANENT VACATION 

00:00: FORT ROMEAU (Permanent Vacation, Cin Cin, Erresuma Batua)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/fortromeau

Mike Greenek (ezizenez, Fort Romeau) AEBko eta Europako ekitaldi eta espazioetan hartu du parte; besteak beste, Detroiteko Festival Movement jaialdian eta Berlingo Panorama Bar klubean. 2015ean hasi ziren nazioartean hura aintzatesten, hainbat lani esker: Ghostly International diskoetxearekin ekoiztutako bigarren LP txalotua, Gerd Jansonen Running Back Records diskoetxearekin ekoiztutako EP bat, eta Ostgut Toneko kide Nick Höppnerrekin batera bere Cin Cin diskoetxe berriak ekoiztutako EP bat. 2016an, EP bat kaleratu zuen Frankfurteko Live At Robert Johnson diskoetxerako, eta bira bat egin zuen Latinoamerikan barrena.

23:00: MARVIN & GUY (Permanent Vacation, Life and Death, Italia)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/marvin-and-guy

Marvin & Guy proiektua palmondo baten itzalpean sortu zen, 2011n, flamenko batek musika tropikala entzuten zuen bitartean. Duoaren lehenengo lana EP bat izan zen, Let’s Get Lost diskoetxe japoniarrarekin kaleratutakoa, Mule Musiq etiketako «ume bihurria». A aldeak, Minako Yoshidaren «Town» (1981) abestiaren berrargitalpenak, hainbeste arrakasta izan zuen, ezen LGLk bi disko kaleratzera gonbidatu zituen hurrengo urtean, 19. eta 22. zenbakikoak. Mulek Eddie C-ren «La Palette» nahasteko eskatu zion duoari; hau da, The Slo-Mo Kingen azken LPko abesti bat. New Yorken ere nabarmentzen hasi ziren, eta bosgarren lana kaleratu zuten, Jacques Renaulten On The Prowl Records diskoetxearekin. 2013an, 12 hazbeteko etiketa propioa eta esklusiboa sortu zuten. Hasieran, UWIH edizio ilun eta hipnotiko bat izan zen, eta oso gustuko izan zuten DJek, zaleek eta kritikariek. Handik gutxira, oso txalotua izan zen EP bat etorri zen: Making Love.

2015eko otsailean Dance Abilities diskoetxea sortu zenean Young Adults-en barruan, berehala jaso zuen DJen aintzatespena, zeinek gustuko baitute dantzatzeko musika gordina, hunkigarria eta abesti batenaren antzekoa izatea. Laster iritsi zen «Egoísta» Hivern Discs-era, oso arrakastatsua nazioarteko klubetan. Remixer gisa, beren soinu esklusiboagatik bereizten dira. Kabinan, Marvin & Guyk mundu osoan erakutsi dute beren talentua, erraz igarotzen baitira disco estilotik teknora. Zer motatako musika jotzen duten galdetzen dietenean, erantzuna beti izango da bera: groovy techno.

22:00 AUTO (Fever, Art After Dark, Bilbo)
Estiloa: elektronikoa
http://www.fever.es/

Javi Francok laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran ekin zion bideari DJ eta sustatzaile gisa. 1998an, NoData kolektiboa sortu zuen, kultura musikal elektronikoa zabaltzeko asmoz. 2005eko azaroaren 5ean, Fever kluba inauguratu zuen, eta haren zuzendarietako bat da orduz geroztik. 2008ko urrian, Art After Dark-en arte-programaren arduradunetako bat bihurtu zen, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.

DJ gisa, Europako hiri askotan aritu da; besteak beste, Ganten, Lovainan, Montpellierren, Vienan, Rotterdamen, Berlinen eta Munichen. Haren saioen ezaugarri nagusia da sen handia duela publikoarekin konektatzeko, eta saio horietan, ezin hobeki konbinatzen ditu musika elektronikoa eta tekno musika, dotorezia handiz. Azken hilabeteetan, artista nabarmen askorekin egin du lan; besteak beste, hauekin: Steve Bug, DJ Hell, Oliver Koletzki, &Me, Agoria eta Erol Alkan.