Menú

Art After Dark: FUNKSTÖRUNG + MARC PIÑOL + DANIEL B

24:00: Funkstörung (Monkeytown, !K7, Compost, Alemania)
Estiloa: musika elektronikoa
funkstorung.com
soundcloud.com/funkstorung

Michael Fakesch-ek eta Chris De Luca-k Funkstörung sortu zuten Rosenheim-en (Munich) 1990eko hamarkadaren hasieran. Bunker, Compost eta Musik Aus Strom beren disko-etxearekin hainbat disko argitaratu ondoren, Björk, Wu-Tang Clan, Jean-Michel Jarre eta beste artista ospetsu batzuen lanak nahastea eskaini zieten. 1999an argitaratutako Additional Productions nahasketen bilduma, !K7 Records eta Funkstörungen arteko elkarlan luze baten lehen urratsa izan zen. Appetite For Disctruction beren lehen albuma da artista gisa eta glitch hop izenekoaren sorburua.

Funkstörung talderako lanez gain, bi artistek ere bakarkako lanak egiten dituzte. Taldeak 2001ean nahasketez egindako Vice Versa izeneko beste disko bat argitaratu zuen, eta 2004an, !K7rekin Disconnected izeneko bigarren albuma. Lan horrekin bira bat egin zuten mundu osoan barrena. 2005ean The Return To The Acid Planet (!K7) diskoarekin 10. urteurrena ospatu zuten eta 2016an Appendix bilduma argitaratu zuten; ondoren, etenaldi bat egin zuten euren bakarkako ibilbidean murgiltzeko.10 urtez isilik egon ondoren, Fakeschek eta De Lucak Funkstörung berriro abian jartzea erabaki zuten izen bereko albuma argitaratuz Monkeytown Records etxearekin.

23:00: Marc Piñol (Hivern Discs, Bartzelona)
Estiloa:
musika elektronikoa
soundcloud.com/marcpinol
facebook.com/marcpinolmusic/?fref=ts

Marc Piñol 1994. urteaz geroztik musika-kazetaria eta 1997. urteaz geroztik DJa da. Bartzelonako Nitsa klubean hasi zen musika jartzen eta klub honetan egoiliar gisa egon zen 2013ra arte. Espainiako musika-hedabide garrantzitsuenek urteko DJa izendatu dute behin baino gehiagotan. DJ gisa, oso musika-estilo diferenteekin lan egiten du. Andrew Weatherall, Todd Terry, DJ Krush, Mr Fingers, Michael Mayer, Dave Clarke eta beste artista askorentzako hasierako DJ jardun zuen. Ivan Smagghe-ren gustukoenetako DJa ere bada: “Marc ezagutzen ditudan egoiliarren artean onenetakoa da, eta edozein ordu, genero edo aldarterako nire DJ gustukoenetakoa. Berarekin musika jartzea, oraindik harrituta uzteko gai den nire buruaren bertsio batekin jartzea bezala da”.

Une honetan nahasteak zein berak sortutako abestiak argitaratzen murgilduta dago John Talabot-en Piñol Hivern diskoetxearen bidez. Hainbat nahasketa egin ondoren (The XX, Populette & Remain, Fasenuova, David Shaw eta The Beat, besteak beste), Hugo Capablanca-rekin batera (C.P.I. izena erabili dute), 12” bat argitaratu du. Duela gutxi Clef.III lana argitaratu du, Capablanca beraren eta Alejandro Paz-en nahasketez osatutako 12" bat.

22:00: Daniel B. (Bartzelona)
Estiloa: 
minimal wave, synthwave, slow techno
soundcloud.com/dj-danielektro

Daniel B. Montbrió del Camp (Tarragona) izeneko herri txikian jaio zen 1977an eta duela 2 urte bilbotar sentitzen dela erabaki zuen. 1980ko hamarkadaren amaierako mediterraneoko klubetan entzuten zen underground musikaren alderdi ilunenarekin eman zituen lehen urratsak. Askotariko estiloak landu ditu, electronic body music, synthpop, new wave, nu disco-ren oroitzapenak, indie dance, deep & progressive house, besteak beste; gaur egun, berriz, minimal wave, synth wave soinuak eta “low bpm’s’’ delakoaren elektronika iluna lantzen ditu, betiere, dantza-pista zorrotz eta kalitatezkoekin bat etorriz. Adrenalina belarri fin eta dotoreentzat!

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×