Menú

Art After Dark: HUNTER/GAME + PISETZKY + THE INVADERS

00:00: HUNTER/GAME (JUST THIS, KOMPAKT, ITALIA)
Estiloa: Elektronikoa
soundcloud.com/hunter-game

Hunter / Game-n musikaren gakoa da oreka, eta Milanen hazitu izanarekin dago lotuta, hiri sofistikatua izanik ere, gune naturalez inguratua dagoena, bertakoei hiriko bitzizaren kontrastea dastatzera ahalbidetuz. Emmanuele Nicosiak eta Martino Bartolak osatzen dute duoa, eta Milango tekno eszenan parte hartu zuen hasierako egunetatik. Hiriak ematen duen inspirazio bikoitz hori jasotzen jarraitzen du taldeak, hiria eta natura: bere musikak elkartzen ditu teknoaren hiriko irrika eta melodiak garatzen duen begirada introspektibo eta islatzailea.

Hunter / Game 2010an hasi zen Just This festekin, hiri inguruetako toki sekretuetan ospatzen zirenak, eta Milan ezinbesteko geldialdi bihurtu zutenak musika elektroniko munduko artistentzat. Grabazioak egin dituzte Innervisions, Rumours, Last Night on Earth, My Favourite Robot, Hot Creations, Dynamic eta Kompakt bezalako seiluekin, eta bere EPen pasaia analogiko soinudun jori eta sakonen bidez geroz eta jarraitzaile gehiago lortu dituzte. 2015ean beren seilu propioa sortu zuten, Just This, beren estilora gerturatzen den proposamenetan berezitua, dantza pista zorrotzenetara zuzenduak.

Nahiz eta nazioarteko klubetan aritu diren, Fabric, The Edge, Warung, Output, Wilde Renate eta Studio 80n, besteak beste, Milan da beren kokagune nagusia. Landa inguruaren eta hiriaren arteko konbinazioa, sofistikazio eta argitasun nahasketa, funtsezkoak dira duo honen inspiraziorako eta soinuarekin egiten duten esperimentaziorako.

23:00: PISETZKY (JUST THIS, ITALIA)
Estiloa: Elektronikoa
soundcloud.com/pisetzky

Modaren industriarako soinu diseinatzaile bezala lan egin ondoren, Pisetzkyk bere izena daraman proiektua hasi zuen 2014 amaieran; musika ikerketan duen talentu eta gaitasuna erakutsi zituen munduko hainbat ekitaldi nagusienetan: La Plaza del Pueblo Español (Off Sonar astean zehar), Culture Box (Kopenhage), la noche Innervisions (Venezia), ADE (Herbehereak), Festival de Barrakud (Kroazia eta Grezia), Amore Festival (Erroma), BPM Festival (Mexiko) eta Zur Wilden Renate (Berlin), besteak beste. Honetaz gain, Espainian, Cocoon klubeko udako taldean aritu zen, eta Social Music Cityeko kide egin zuten.

Produktore bezala, 2015ean atera zuen bere EPa Just This-en, DJ handiek ipini dutena: Tale of Us, Dixon, Laurent Garnier, Mind Against, Dubfire, Marco Carola, Scuba, Mano le Tough, besteak beste. Duela gutxi, disko berri bat atera du, Hunter / Game-ekin kolaborazioan, Last Night on Earthen, arrakasta lista guztiak apurtu dituena.

Pisetzkyri gustatzen zaizkio baxu linea sakonak, soinu dimentsio ezberdinekin nahastuak. Bere estiloa beti da indartsua eta malenkoniatsua, eta bihotzak eta gogamenak mugitzen ditu, kapa anitzeko paisaia soinudunen bidez.

22:00: THE INVADERS (FEVER, BILBO)
Estiloa: Elektronikoa 
fever.es 
facebook.com/theinvadersgoelectronic

Belarria beti mugimendu berrietan jarrita, The Invaders Go Electronic!en saioek soinu irmoenetatik tekno eta house dotoreraino eskaintzen dituzte. 2012tik, Bullshit Cluben dute egonlekua, Fever-ek eginiko apustua dena, elektronikako korronte abangoardistenengatik eta egun erreferentziazko festetako bat dena, mota honi dagokionez.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×