Menú

Art After Dark: John Tejada "Live PA" + Javi Auto

00:00: John Tejada (Palette, Kompakt, Los Angeles)
Estiloa: Elektronika
http://paletterecordings.com/

Musika elektronikoaren testuinguruan, John Tejada tekno artista, produktore, nahasle eta DJ gisa jardun du, eta Palette Recordings disko-etxearen —tekno fina lantzeagatik ezaguna— nagusi izan da. Bere produkzioa tempoaren eta generoaren barruan mugitzen da, moldaketa uhindu zabaleko espazio lasaiekin, eta DJen eskuetan zein musika-ekipoetan oso ondo funtzionatzen duten energia handiko geruzez betetako pistekin.

Tejada 1997an hasi zen nazioartean lan egiten, eta orduz geroztik Movement (The Detroit Electronic Music Festival), Sonar Festival (Espainia eta Tokio), Dance Valley (Herbehereak), Sync Festival (Grezia) eta Mutek Mexiko mundu osoko jaialditan izan da, eta Fabric (Londres), Yellow (Tokio), Rex Club (Paris) eta The Walt Disney Concert Hall (Los Angeles) nazioarteko aretotan musika jartzen ibili da. 2004ko udan ospetsu egin zuten bi abesti sortu zituen: “Sweat On The Walls” klasikoa eta “Mono On Mono”. Bien artean 23.000 kopia baino gehiago saldu dituzte biniloan. Arrakasta handia lortu duten Tejadaren beste single batzuk hauek dira: “Paranoia”, “Mind Bend” (Justin Maxwell kantariarekin), “Voyager” eta “The End Of It All”.

 

22:00: Javi Auto (Fever, Bilbo) 
Estiloa: Elektronika
www.fever.es

Javier Francok, 1990eko hamarkadaren bukaeraz geroztik, DJ eta sustatzaile gisa dihardu. Musika elektronikoaren kultura hedatzeko helburuarekin, NoData taldea eratu zuen. Bilboko hainbat klubetan ekitaldiak antolatzen espezializatu ziren, eta mundu-mailako DJak kontratatzen aitzindariak izan ziren. 2005eko azaroan, beste bi bazkiderekin batera, Fever sortu zuen, eta data horretatik aurrera bertako zuzendarietako bat izan da. 2008az geroztik Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean egindako Art After Dark proiektuaren programazioaren arduradun artistikoetako bat da. Saio hauetan parte hartzen duela baliatuz, DJ gisa bere alde finena eta dotoreena erakusten du.

 

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Ibon Romero Garcia
  • Eneko Goitia Hernandez
  • Teresa Cruzado Pérez
  • Mattia Battagion
  • Franck Borel
  • Itsaso Ruiz Castillo
  • Stephany Daza Cerón
  • Oihane Manceras Ibarra
  • Imanol Vellon Romero
  • Pablo Rodriguez
  • Isabel Batres
  • Amaia Ruiz
  • Maike Stöve
  • Gonzalo Avila Fernandez
  • Iñigo Alvaro
  • Gema Riesgo Calle
  • Itziar Vidal Hornes
  • Haritz Roteta
  • Juan Manuel Florez Zapata
  • Sheila Lafuente

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×