Menú

Art After Dark: KIASMOS "JANUS DJ SET" + ADRIAN + ÁNGEL STANICH

00:00: KIASMOS "JANUS DJ SET" (Erased Tapes / Reykjavik, Islandia)

Estiloa: Elektronikoa
https://soundcloud.com/kiasmos

Ólafur Arnalds konpositore islandiarrak —BAFTA baten irabazlea eta hari, piano eta soinu elektronikoetako konposizio minimalez osatutako nahaste berezi baten egilea— eta Janus Rasmussen-ek —jatorriz Feroe Uharteetakoa eta Bloodgroup elektro-pop taldeari egindako ekarpen intelektualagatik ezaguna— osatutako duoa da Kiasmos. Bi musikariek jakin zuten musika minimala eta esperimentala gustuko zutela  elkarrekin lanean ari zirenean: Arnalds Rasmussenen soinu-ingeniaria zen garaian. Denborarekin, adiskide onak egin ziren, soinu elektronikoekin esperimentatzen estudioan orduak ematen zituzten adiskideak.

Duoaren izen bera daraman 2014an grabatutako Kiasmos lehen albuma Arnaldsen estudioan grabatu zen, Reykjaviken. Lan hau grabatzeko batez ere instrumentu akustikoak (bateriak, besteak beste) eta zuzenean jotzen zuen hari-laukote bat erabili zituzten, sintetizadoreekin, erritmo-kutxekin eta tape delay-ekin batera. 2015ean Swept EPa editatu zen. Bertan, zuzeneko perkusioarekin eta sintetizadoreekin esperimentatu zuten.

Oraingo honetan, Janus Rasmussen dj set formatuan aurkezten da Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioan.

23:00: ADRIAN (Fever, Bilbo)
Estiloa: Groove & Rock
www.fever.es

Adrianek hamabost urtetik gora daramatza “mezua zabaltzen”. Hasieran, lurpean kokatutako Comic’s tabernan. Bertan eskainitako emanaldiekin, bilbotarren belaunaldi oso batek musika beltza ezagutzeko aukera izan zuen. Beranduago, Bullitt Groove Club-en —bere kluba—. Klub hau musika-eginkizun bat zuelako nabarmendu zen. Orain Feverren –Bilbon kokatutako giro diferenteak eskaintzen dituen klub garrantzitsua– jartzen du musika. 

Kabinan honako hauekin batera aritu da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.

22:00: ÁNGEL STANICH L
Estiloa: Rock
https://www.angelstanich.com/

Album batekin (Camino ácido), EP batekin (Cuatro Truenos Cayeron) eta Gabonetako ezusteko garratz samar gisa argitaratu zuen single digital batekin (Jesús Levitante), Ángel Stanich L. pop-aren ermitauak mota guztietako aretoak eta jaialdiak leporaino betetzea lortu du, eta indie nazional berrienaren “Carbura”, “Mezcalito” edo “Metralleta Joe” bezalako hit alternatibo garbienekin benetako karaokeak sorrarazi ditu.

Gauza gutxi dakizkigu Santanderren jaio, Valladoliden ikasi eta Madrilen bizi den musikari aparta honi buruz. Gainezka egiten duen bere ezohiko zorroztasunak garraztasuna eta emozio-sakontasuna batzen ditu. Bere bohemio-bizieran eta bere abestietan zentratua, ez ditu bere lanak eta eskaintzen dituen hamaika kontzertuak promozionatzen, ez behintzat ohiko moduan. Hedabideek, besteak beste, “iheskor”, “politikoki trakets” eta “misteriotsu” gisa kalifikatu dute. Bere kantu liluragarrietan eguneroko gaiak surrealismo maltzurrean bilakatzen dira. Stanich aparte dabilen musikaria da, azken urteetan herrialde honek eman duen berezienetako bat.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×