Menú

Art After Dark: La Indiateca (Fever, Bilbao) + Los Altos (Pink Family, Madrid) + Âme "Live" (Innervisions, Berlín)

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz baimusikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

22:00: LA INDIETECA (FEVER, BILBAO)

La Indietecak zorroztasun landua adierazten du, hain zuzen, indie-pop, indie-rock, electro-indie eta genero horietatik eratorritako musika ugariren bidez egindakoa. Jon Hervás binilo zale eta klarinete jotzaile gaztea ezkutatzen da izen horren atzean; doinu alternatiboen bila ibili da herrialde ugaritan barrena. Diskoak jartzen izandako ibilbide labur bezain sakonean, izen hori erabili du Jonek ospe handiko aretoetan, besteak beste, Polaroid Club (Granada), Nylon Club (Valentzia), Siglo II.0 (Salamanca) edo Avenida Liberdade (Lisboa).

facebook.com/laindieteca

Estiloa: Indie-Pop, Indie-Rock

 

23:00: LOS ALTOS (PINK FAMILY, MADRID)

Los Altos oso leku bitxitan ibili dira diskoak jartzen, Sofia Design Week astearen itxiera ekitaldian Bulgarian, edo arte galerien denboraldia irekitzeko festa-ekitaldian Madrilen, esaterako, eta beren dotoretasun pertsonala zein musikala erakutsi dute guztietan. Arte eta arkitektura zale amorratuak izanik, Museoko Atrioan, munduko arkitektura-ikono ezagunenetako batean, musika jartzeak ospatzeko moduko ekitaldia izango da haientzat, eta dotoretasun musikala bere osotasunean erakutsiko dute, abangoardiako pop-aren eta beste modu batean landutako klasikoen nahasketa bikaina eginez.

facebook.com/LosAltosDjs

Estiloa: Pop monumento

 

24:00 h: ÂME "LIVE" (INNERVISIONS, BERLÍN)

Frank Wiedemann 2001ean gurutzatu zen lehen aldiz Kristian Beyerrekin, Karlsruhe jaiotze-hirian, disko-denda batean, Chicagoko house diskoen lekuan. 2003an elkartu egin ziren eta zenbait kantu egin zituzten Sonar Kollektiv etxearentzat; azkenean, kantu horiek Âme (2004) estreinako diskoan bildu zituzten. Azken lanak Rej EP izena du eta Sonar Kolletiv etxearen sukurtsalean, Innervisions izenekoan, editatu dute. Sekulako trebezia dute nahasketarako eta DJ modura duten talentua aitortu zaie. Ez diote inolako joerari jarraitzen, haien set-ak musika elektronikoaren historia osoan barrena ibiltzen dira. Mundu osoko klub ospetsuenetan ibili dira diskoak jartzen: Fabric (Londres), Trouw (Amsterdam), Lux (Lisboa), Air (Tokio) eta Panorama Bar (Berlin). Haien soinua ekoizle handien eragina du, besteak beste,. Stevie Wonder, WestEnd Rec. eta Transmat zigiluena. Askoren aburuz, XXI. mendeko house soinuaren benetako birsortzaileak dira.

soundcloud.com/ame

facebook.com/ame.innervisions

Estiloa: Electronikoa

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Jokin Etxeberria
  • Laura Rodriguez
  • Aitor Garcia Serrano
  • Montserrat Martinez
  • Borja Manso Menor
  • Patricia Fernández Rivero
  • Beatriz Álvarez Martínez
  • Mariluz Gaitero Toribio
  • Jose Maria Sanchez Perez
  • Javier Montes Lambarri
  • Ibai Berasaluce Lastra
  • Iratxe González
  • Christophe Bergeron
  • Igor Alvarez Valle
  • Siebert Wiebke
  • Charlotte Juveneton
  • Irune Cebrian González de Mendivil
  • Sonia González
  • Diego Antón Olloqui
  • Nerea Zimmermann Alkorta

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×