Menú

Art After Dark: Madel (Madelman / Chico y Chica / Pink Fever / Bilbao) + Chazbo feat Donovan Kingjay (Roots Temple, UK) + Alex Niggemann (Aeon / Poker Flat / Watergate / Düsseldorf)

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz baimusikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

22:00: MADEL (MADELMAN / CHICO Y CHICA / PINK FEVER / BILBAO)

Estiloa: Radical Chic
www.chicoychica.com
facebook.com/madel.madelman
fever.es

Konpositorea eta produktorea, Bilboko Pink Fever klubean DJ gisa jarduteaz gain, Madelman tekno pop-eko DJ desiratuenetako bat da. “Chico y Chica” izeneko bere musika-taldea bere belaunaldiaren ardatzetako bat da. Hamar urte luzez entzuleak erakarri ditu, entzule horien adina, generoa eta modak edozein direla. Bere estiloa bihurria, modernoa eta originala da, eta maila berean nahasten ditu bat-bateko estiloa eta sofistikatua, esnob-a eta benetakoa.

 

23:00:  CHAZBO feat DONOVAN KINGJAY (ROOTS TEMPLE, Erresuma Batua)

Estiloa: Reggae, Dub
facebook.com/chazbo.chong
facebook.com/donovan.kingjay

Chazbo londrestarra Bush Chemist bandaren –UK Dub izeneko estiloaren aitzindaria– hasierako kideetako bat da. 1992. urteaz geroztik Conscious Sounds Studio-an jarduten du produktore, ingeniari eta multiinstrumentista moduan. 2006. urtean Roots Temple zigilua sortu zuen. Hala ere, askorentzako lan egiten du. Goi-mailako artistekin batera ehunka singletan eta dozenaka albumetan hartu du parte. Oraingo honetan, azken urtean produzitutako hit-ei esker une gozoa bizi duen Donovan Kingjay kantari eskarmentudunaren laguntza izango du.

 

24:00: ALEX NIGGEMANN (AEON / POKER FLAT / WATERGATE / DÜSSELDORF) 

Estiloa: Elektronikoa
www.alexniggemann.com
soundcloud.com/alexniggemann

Alexander Niggemann 1984an Düsseldorf-en jaiotako DJ eta produktorea da. Europako erdialdeko tekno-house eta minimal musikaren oinordekoa, Chicago eta Detroit-eko teknoaren kutsua du. Bere lehen Paranoid Funk (2012) diskoa merkaturatzearekin, mundu-mailako bira egin zuen 40 herrialde baino gehiagotan joz 3 hilabetetan. Ondoren, bere 12" Tangram (2013) lana argitaratu zuen, Materium (2014) lanarekin lortu zuen arrakastaren aurrerapen gisa. Bere produkzioak Poker Flat, Compost Black Label, Get Physical, Supernature edo Tsuba Records bezalako zigilutan entzun daitezke.

Datozen hilabeteetan EP bat argitaratuko du Last Night On Earth zigiluarekin, Watergate Records ikonikoarentzako lana merkaturatuko du, eta Compost eta bere Soulfooled zigilurako hainbat remix egingo ditu. Alex Niggemann gazteak bere bidea eraikitzen jarraitzen du pasio eta talentu iradokitzailearekin.

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Mikel García Heredia
  • Rubén López García
  • Mikel Irizar Sanchez
  • Tamara García Pozo
  • Giuliana Garcia Bello
  • Yoan Mayart
  • Jose Miguel Alija Fernández
  • Jenny Astorkiza Munitiz
  • Ashley Hart
  • Ruben Souto Garcia
  • Darren Palucci
  • Arkaitz Jimenez Florez
  • Jon Ander Olea Lopez
  • Irene Torres Davila
  • Noelia Sanchez del Rio
  • Sophia Richert
  • Jokin Marcelo Sanz
  • Inigo Dominguez Rodríguez
  • Azucena Colmenero Álvarez
  • Maria Prado Cañizo

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×