Menú

Art After Dark: MARC HOULE "LIVE" + MIMOLOCO + CHRISTINA ROSENVINGE

00:00: MARC HOULE “LIVE” (Items & Things, Berlin)

Estiloa: Elektronikoa
marchoule.net
soundcloud.com/marchoule

1.000 produkzio inguru dituen egile emankorra da. Marc Houle Windsor-en (Kanada) hazi zen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdeko Detroit izan zuen musika-erreferente gisa. Bere lanak Chicagoren eta Detroiten eragina jaso duten musika-paisaia hiritar gisa defini daitezke, eta joera berrietan inspiratuak daude. Generoen arteko nahasketa nagusi da beti diferenteak diren bere zuzeneko emanaldietan.

Houlek bide luzea egin du, 1997. urtean Detroit 13 Below-ko klubean (Richie Hawtin-ena) egoiliar zenetik Minus ospetsuarekin bat egitera gonbidatu zuten arte. Magda eta Troy Pierce-kin batera, Items & Things bere disko-etxea zuzentzen hasi da berriro, Minuseko ekoizpenekin paraleloan, berak nahi duena adierazteko modu bat edukitzeko. Items & Thing, bere lanak argitaratzen dituen etxea izateaz gain, Houleren zaletasun eklektikoak (disko-teknoa, esperimentala eta teknoa) biltzen ditu, eta bere bidaietan egiten dituen musika-aurkikuntzetarako erakusleiho gisa balio du.

Marc Houle zuzeneko formatuan aurkezten da Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioan.

23:00: MIMOLOCO (Fever, Bilbo)

Estiloa: Cool Electronics
fever.es
soundcloud.com/mimoloco

Mimoloco Guggenheim Bilbao Museoan eskainiko duen honakoa bezalako emanaldiak aprobetxatzen saiatzen da bere aurpegi sofistikatuena eta esperimentalena erakusteko, baina bere ohiko eklektizismoa alde batera utzi gabe. Horretarako, musika-estilo diferenteetara jotzen du: downtempo, future bass, deep house, glitch hop edo chill trap.

22:00: CHRISTINA ROSENVINGE (El Segell del Primavera)

Estiloa: Pop
facebook.com/christinarosenvingeoficial
elsegell.com/artistas/christina-rosenvinge/es

Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, eta Sonic Youth-en pedigridun rock-ean oinarritutako edo folk konfesionalean sakondutako kantutegiarekin, Christina Rosenvinge nerabezaroko pop-etik bizirik atera eta pop independentearen –desilusioak eta heldutasunak markatutako egile-kantua– ikono bihurtu den artista espainiar bakarra dela esan daiteke. Orain, Lo nuestro lana argitaratu du. Berak, duela hilabete batzuk iragarri zuen bezala, disko honetan “elektronika gehiago eta soinu psikodelikoago bat dago”. Bertan, “La tejedora” izenburua daraman kanta sartu du. Kanta hau Louise Bourgeois-en Ama eskulturan inspiratua dago. Eskultura Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren piezatako bat da eta Museoaren ondoko urmaelaren alboan kokatua dago. Kasu honetan, Christina Rosenvinge Emilio Saiz gitarristarekin batera agertuko da Museoko Atrioan.

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×