Menú

Art After Dark: Mind Against + Cookin’ Soul & Mc Melodee + Mimoloco

24:00: Mind Against (Life and Death, Italia)
Estiloa
Elektronika
https://soundcloud.com/mindagainst 

Berlinen egoiliar moduan dauden Alessandro Fognini eta Federico Fognini italiarrek Mind Against proiektua sortu dute IDM, house eta tekno musiketan sakontzeko. Life And Death-en argitaratutako hiru EPek —Atlant, Avalon eta Strange Days— ezagun egin zituzten eta arrakasta handia izan zuten kritikaren artean. 2015ean, Locked Groove produktore belgikarrarekin elkarlanean, EP bat egin zuten Hotflush Recordings-en.

“Sailkatzen zaila” den soinu baten klixeak zentzua hartzen du Mind Against-en. Bertan bat egiten dute1980ko hamarkadako oihartzun psikodelikoek eta tradizio europarraren dance ereserkiek, saio bakoitzean berritzen duten soinu batean. Ezaugarri horrek azken urteetan lan gehien egiten duten produktoreen artean kokatu ditu.

 

23:00: Cookin’ Soul & Mc Melodee  (Valentzia)
Estiloa: Hip hop, rap
http://www.cookinsoul.com

Grammy baten irabazle Big Size eta Zock ekoizle eta DJ bikote espainiarrak osatzen dute Cookin’ Soul. AEBn arrakasta izan dute eta bertan nabarmendutako Europako lehen hip hop produkzio-taldea dag. Mundu osoan 200 album eta mixtape baino gehiagotan ekoizle-kredituak dituztela, nazioartean ezagunak diren Nicki Minaj, Mac Miller, Pusha T, The Game, YG, Curren$y, Redman, Jim Jones eta beste hainbat artistentzako beatak sortu dituzte. Eurek egindako remix, mixtape eta mashup lanengatik ere ezagunak dira nazioartean, eta 3.000.000 deskarga zuzen baino gehiago egin dira. DJ gisa egiten dituzten saioak estilo asko jorratzen dituztelako nabarmentzen dira: soul & funk, reggae, rock, hip-hop, classics, 90s eta, jakina, eurek sortutako remix lanak.

 

22:00: Mimoloco (Fever / Bilbo)
Estiloa: Cool electronics
fever.es
https://soundcloud.com/mimoloco

Honelako saioetan, Mimolocok bere alde sofistikatuena eta esperimentalena erakusten ditu bere ohiko eklektizismoa —downtempo, future bass, deep house, glitch hop, chill trap eta abar musika-estilo diferenteak bateratzen ditu— alde batera utzi gabe.

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Arkaitz Olazarri Egusquiza
  • Carmen Peralta Lopez
  • Leire San Roman Vegas
  • Alejandro Ipiña
  • Jazmin Azpiroz
  • Iker Urriolabeitia Axpe
  • Daniel Outón
  • Robert García Aresti
  • Alicia Trueba Betancourt
  • Alessandra Urzi
  • Laura Sandoval Gómez
  • Ignacio San Narciso
  • David Román Loinaz
  • Martina Conti
  • Luca Weller
  • Estrella Mera
  • Julia Santamaria
  • Fernando Bango de Prado
  • Marta Ijalba Martinez
  • Kevin Diez Parra

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×