Menú

Art After Dark: MISS KITTIN DJ + TRAMPAS + JAVI AUTO

00:00: MISS KITTIN DJ
Estiloa: Elektronikoa
misskittin.com
soundcloud.com/misskittin

Miss Kittin musika elektronikoaren arloan sortutako etorri handienetako DJ bihurtu da. The Hacker ekoizlearekin batera, ospe handiko kantak sortu ditu, besteak beste, “Frank Sinatra” eta “1982”n. Halaber lankide izan ditu Felix Da Housecat, Golden Boy, Sven Väth, Steve Bug, Antonelli Electric eta T.Raumschmiere. Lankidetza horiek Miss Kittinen izar estatusa berretsi dute.

I Com 2004an bakarkako bere lehen albuma argitaratu zuen. Bertan, dub, pop elektronikoaren eta Chicagoko house kutsua eta punk ukitu handia nabariak dira, Professional Distortion, Requiem For A Hit eta Happy Violentine singletan ikus daitekeen bezala.

Prince eta Black Dog, edo Aphex Twin eta Kompakt-en 12″ berria nahasteko ahalmenarekin, aukeratzeko garaian gaitasun harrigarria erakusten du. Eta horri esker, guztia borborka sortzea eta festaren haria jarraitzea lortzen du.

2007. urteaz geroztik egoitza Parisen zuela, Kittinek Batbox izeneko bakarkako bigarren albuma argitaratu zuen 2008an. 2009an, berriz, The Hacker musika-lagunarekin batera egindako “Two” izeneko bigarren albuma argitaratu zuen. Bi lanak Nobody’s Bizzness bere disko-etxearekin argitaratu zituen. The Hacker lagunarekin batera, mundu osoan egindako bira luze baten ondoren, 2010ean nahasketa eta elkarlan pare bat argitaratu zituen. 2011. urtearen hasieran All You Need lana argitaratu zuen eta artistaren ahots tinkoa eta baxu elektroklasikoko ildo indartsua berreskuratu zituen. 2013an, Miss Kittinek bakarkako hirugarren albuma aurkeztu zuen: Calling From The Stars .Miss Kittinek plateren aurrean karisma eta inspirazio handia erakusten du. Hamar urte luzez bere irudi gogorra landu ondoren, gaur egungo dantza-musikako artista errespetatuenetako eta ezagunenetako bat bihurtu dute.

23:00: TRAMPAS (EXQUISITE KLUB, FEVER)
Estiloa: Elektronikoa
facebook.com/trampas.bakio

Trampasek 1995. urtean ibilbide oparoa hasi zuen euskal kabina onenetan. Hala, Txitxarro eta Pravda diskoteka gailenetan DJ egoiliar izatera heldu zen, eta nazioarteko jaialdietan, besteak beste, Big-Bang musika jartzea lortu zuen. Ima Txill-Autekin taldea osatu eta musika-proiektu diferentetan jardun zuten. Bere freskotasunari eta talentu handiari esker, Óscar Mulero, Jeff Mills eta James Ruskin beste artista handi batzuekin erlazionatu da; izan ere, zaletasunak eta estiloak ere haiekin partekatzen ditu. Gaur egun, bere ibilbidearen une gozoenean dago, urte honen hasieran “Exquisite Klub” sortu baitu. Egitasmo honetan, gainera, bere aldamenean ditu Koldo Intermusic laguna. “Exquisite Klub” hileko ostiral batean egiten da Bilboko Blue Fever-en.

22:00: JAVI AUTO (FEVER)
Estiloa: Elektronikoa
fever.es

Javi Francok 1990eko hamarkadaren amaiera aldera hasi zuen sustatzaile eta DJ gisa bere ibilbidea. 1998. urtean NoData kolektiboa sortu zuen, musika elektronikoaren kultura zabaltzeko asmoz. 2005eko azaroan Fever kluba inauguratu zuen. Orduz geroztik bertako zuzendarikide da. Une horretatik aurrera, DJ gisa, besteak beste, Gante, Montpellier, Viena, Rotterdam, Berlin, Munich eta Europako beste hainbat hiritan musika jartzen jasi zen.

2008az geroztik, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean burutzen duen Art After Dark proiektuaren programazio artistikoaren arduradunetako bat da. DJ gisa entzuleekin konektatzeko erraztasun handiagatik nabarmentzen da. Bere saioetan oso modu dotore eta finean nahasten dituen elektronika eta teknoa bikain konbinatzen ditu.

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×