Menú

Art After Dark: PATRICE BÄUMEL + VIBRONICS feat MADU + LOURDES MADOW

00:00: PATRICE BÄUMEL (KOMPAKT, TROUW, MY FAVORITE ROBOT)
Estiloa:  Elektronikoa
https://soundcloud.com/patrice-baumel

Patrice Bäumel, alemana eta egun Amsterdamen bizi dena, nazioartean ezagutua den DJ eta produktorea da. 2002an Sao Pauloko Red Bull Music Academy-an graduatu zenetik, eta bere zaletasuna bere ogibide izango zela erabaki zuenetik, bere helburu bakarra izan da musika sortu eta partekatzea, maitasuna, espiritu baikorra eta zoriontasuna zabaltzen dituena, pertsonak elkarren artean konektatzera eramaten dituen musika, alegia.

Bäumelek energia itsaskorra eta abentura sena ematen die bere sorkuntza eta DJ saioei, eta sortzen duen soinuak biak, bai gogamena eta baita gorputza atsegintzen dituelarik. Berak "helduentzako tekno musika" terminoaz izendatu du. “Roar”, “Mike Tyson”n “Mile High Gang” eta beste ekoizpen batzuk eta BLOND:ISH-en “Endless Games” nahasketak daraman filosofiaren adibide garbiak dira.

Hautatua izan da Balance bilduma serieagatik azken honen nahasketak editatzeko, eta bere EPak ere atera ditu Correspondant eta Speicher / Kompakt-en, baita Underworld eta Steve Reichentzako bernahasketak ere. DJ bezala hiruhileko bizilekua du De Marktkantine-en Midnight Sun-en (Amsterdamen), eta bertan jasotzen ditu Mind Against eta Roman Flügel gisako gonbidatuak. Egun, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan biran joateko prestaketekin dabil. Honetaz gain, Europako hainbat hiri ere bisitatuko ditu, bere “Balance Mix” a aurkezteko.

23:00: VIBRONICS feat MADU (UK)
Estiloa: Dub, Reggae
http://www.vibronics.co.uk
soundcloud.com/vibronics

Vibronics 1995an hasi zen jende multzoak astintzen tonu baxuen bidez. Bere musika finkatu da abangoardiako musikari nagusienetako bat bezala UK DUBeko eszenan. Eta bere Scoops seilua, 40 erreferentziatik gora dituenak, klasikoa bihurtu da: ez da inoiz faltako DJ garrantzitsuenen maletan. Planetako txoko guztietatik eskatzen dituzte bere saioak.

22:00: LOURDES MADOW (FEVER, BILBA)
Estiloa: adult pop, disco music, nu disco
https://www.facebook.com/lourdesmadow

Lourdes Madowk, Pink Fever klubaren DJ egoiliarrak, askotariko ekitaldi eta aretoetan aritu da, besteak best,e Razzmatazz eta Apollon (biak Bartzelonakoak), Ochoymedio (Madril), Obbio Salan (Sevilla), Tomy Hilfiger Denin Live (Madrilgo Sala Heinekenenen), Guerrilla Girls erakusketaren inaugurazioan Alhóndigan (Bilbo), Charles Tanqueray urteurrenean (Madril), Montehermoso Kultura Zentroan (Gasteiz), SOL publizitate iberoamerikar festibaleko itxiera galan (Bilbo), Guggenheim Bilbao Museoaren X. urteurrenaren galan (Bilbo), Frank Gehryren omenez antolatutako afarian Guggenheim Bilbao Museoan, Zinegoak Zinemaldiko itxiera galan (Bilbo) eta tokiko eta nazioko areto ezberdinetan. Bere saioetan, arazorik gabe nahasten ditu adult pop, nu disco eta rocka era guztietako musikarekin. Madelmanekin batera osatzen du La Pareja Más Deseada DJ taldea.

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×