Menú

Art After Dark: Ruede Hagelstein + Las Tea Party Dj’s + Adrián

00:00: RUEDE HAGELSTEIN (WATERGATE, UPON.YOU, BERLIN)
Estiloa:
Elektronikoa
https://soundcloud.com/ruede
https://facebook.com/RuedeHagelstein

Ruede Hagelstein gaur egungo Berlingo underground azpikulturaren buruetako bat da. Musikaria eta DJ autodidakta, Watergate-n (Berlin) eta Harpune-n (Düsseldorf) jarduten du. www.restrealitaet.de forum antikomertzialaren fundatzailea da, eta bere jarraitzaileen artean daude Sven Väth edo Michael Mayer. Elektrodisko eta tech-house estiloak nahastuz jendearekin feedback onena lortu du, Output edo Kitsune eta, gaur egun, Upon You Records disko-etxeei esker, besteren artean. Kasu honetan, iraupen luzeko bere lehen albuma aurkezten du, Apophenia, Watergate Records-ek argitaratutakoa. Bertan, besteak beste, PillowTalk eta Mentrix-en goi-mailako kolaborazioak izan ditu, eta Kenny Larkin, Fur Coat eta Douglas Greed-en eskutik, “Soul Dynamic” bertsioaren nahasketen 12"a aurkeztu du.

 

23:00: LAS TEA PARTY DJ’S (BULLSHIT FEVER / BILBO)
Estiloa:
UK bass, future bass
fever.es
https://soundcloud.com/las-tea-party-dj-s

Las Tea Party Dj’s Bilboko duo bat da eta, 2010az geroztik, jendea dantzatzen jartzen du iparraldeko zonan. Gaur egun Bilboko Fever aretoan jarduten dute. Bertako emanaldiek moombah musika-estilotik trap estilora eboluzionatzen dute. Jendearekin duten konexioari esker, euren energia eta giro ona kutsatzen dute. Tea berdea, beltza edo gorria izan daiteke. Hutsa edo esnearekin har daiteke, hotza, epela edo beroa. Kasu honetarako Las Tea Party DJ’s duoak hasieran 1920ko hamarkadako swingera eramango gaitu, bere nortasun propioa –elektronika– galdu gabe, eta UK bass/future bass soinuekin amaituko du. Bertan, zuzeneko melodiak entzungo dira.

 

22:00: ADRIÁN (FEVER CLUB / BILBO)
Estiloa:
Soul, jazz
fever.es

Adrianek hamabost urtetik gora daramatza “mezua predikatzen”. Hasieran Comic’s-en, “lurpeko” taberna batean, eta bertan, bilbotarren belaunaldi bati beltz kultura erakutsi zion; eta ondoren, Bullitt Groove Club-en –euren kluba–, musika-misio bat zuen lekuan. Egun, berriz, FEVERen dihardu, Espainia iparrean giro anitzeko klub garrantzitsuenetakoan, diskoak jartzen. Kabinan honako hauekin batera aritu da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Simone Ibsen
  • Mikkel Nielsen
  • Marta Vallejo Lanas
  • Carolina Urrutia Veizaga
  • Naiara Elejalde
  • Mónica Bilbao Alustiza
  • Amandine Zimmer
  • Marina Temiño Frances
  • Txaro Bueno Aguilar
  • Silvia Rodriguez
  • Eider Rodriguez Ordoñez
  • Gorka Salterain Palacios
  • Imanol Aguirre Sarabia
  • Maite Luengo Aguirre
  • Pablo Mariño Orthous
  • Petra Casas Suplet
  • Eva Robert
  • Fabienne Uni
  • Maria Albisu Rollón
  • Carmen Penas Bonet

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×