Menú

Art After Dark: SASCHA BRAEMER + ROOTS YOUTHS feat. AFRIKAN SIMBA + JAVI AUTO

00:00: SASCHA BRAEMER (WHATIPLAY, ALEMANIA)
Estiloa: elektronikoa
soundcloud.com/saschabraemer

Sascha Braemer berlindarrak bizimodua erabat aldatu zuen Niconé lagunarekin batera sortutako Caje lanak nazioartean izan zuen arrakastaren ondorioz. Ordudanik hiri ugaritan eman ditu kontzertuak, Paris, New York eta São Paulon, adibidez, eta lehen entzule gisa baino gozatzen ez zituen jaialdietan orain kartel-buru izaten da. Bere helburua pistan jendea maitemintzea da eta, hori dela eta, bere bizimodua frenesi etengabe bihurtu da. Aipaturiko single arrakastatsuaren ondoren Romantic Thrills albuma egin zuen, hori ere Niconérekin batera. Horrez gain, bakarkako lanak ere egin ditu, Stil vor Talent etxearentzat eta bere Whatiplay diskoetxearentzat berarentzat. Mundu osoko jendeak dantzatzen ditu “People” eta “You”, adibidez, maiz giroa Braemer berak jartzen duela, plateren atzean.

Braemer DJ eta ekoizle gisa heldu egin da, bizitasunik galdu gabe, ordea, bere setetan antzematen den moduan. Sortzen dituen abestiak bizitzen eta arnasten dituen musikaria da. Saioetan zer sentimendu dituen adierazten du eta saioak emozioz edertzen ditu. No Home album berrian denetarik nahastu du: melankolia, euforia, poza, kezka, beldurra eta berotasuna.

23:00: ROOTS YOUTHS feat. AFRIKAN SIMBA (LONDRES, ERRESUMA BATUA)
Estiloa: dub, reggae
rootsyouthsrecords.co.uk/

DJ Kullar roots reggae eta dub estiloetako lanen bildumagile handia da. Roots Youths Records diskoetxea sortu zuen 2005ean eta, ordudanik, dub musikari nagusien lanak argitaratzen ditu. Urte hartan hasi zen, halaber, Dublife irratsaioa zuzentzen, eta, Internet bidez zuzeneko emankizunak egin daitezkeenetik (streaming) jarraitzaile ugari ditu mundu osoan. 

Afrikan Simba nigeriarra Londresko eszenako beste klasiko bat da. Mikroari eusten dionean bizi-bizi aritzen da eta mundu osoko sound system eta ekoizleekin aritu da lanean, besteak beste Jah Shaka, King Shiloh, Blackboard Jungle eta Zion Trainekin. Bere diskoetxea ere badu: Ayamba.

22:00: JAVI AUTO (FEVER, BILBAO)
Estiloa: elektronikoa 
fever.es 

Javi Francok 1990eko hamarkadaren amaieran hasi zuen sustatzaile eta DJ ibilbidea. 1998an NoData kolektiboa sortu zuen, musika elektronikoaren kultura ezagutzera emateko asmoarekin. 2005ean Fever kluba inauguratu zuen, eta ordudanik klubeko zuzendarikidea da. DJ gisa Europako hiri ugaritan aritu da diskoak jartzen: Gante, Montpellier, Viena, Rotterdam, Berlin eta Munichen, besteak beste. 
2008 urtetik, gainera, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean antolatzen duen Art After Dark proiektuaren programazio artistikoaren arduradunetako bat da. DJ gisa jendearekin bat egiteko intuizio handia du eta saioetan nahaste fin eta dotoreak egiten ditu, musika elektronikoa eta tekno musika ezin hobeto uztartuz.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×