Menú

Art After Dark: Seth Troxler + El_Txef_A + Block2Club

00:00: SETH TROXLER
Estiloa:
Elektronikoa
http://www.sethtroxler.com
http://www.facebook.com/sethroxlerofficial
http://twitter.com/SETHTROXLER
http://soundcloud.com/sethtroxler
http://residentadvisor.net/dj/sethtroxler

Michigango DJ eta produktorea da Seth Troxler, techno house musika-estiloa lantzen du batez ere. DJ gisa Detroiten hasi zen lanean16 urterekin The Works klubean. Melodies and Memories disko-denda ezagunean saltzaile gisa lan egiteak dantza-musikaren historiari buruz azkar ikasteko balio izan zion. The Resident Advisor Top 100 DJ (2009–2012) zerrendan hirugarren, bigarren eta, ondoren, lehen DJ onena izendatu eta gero, bere karrerak oso azkar egin du gora eta urtean 158 saio baino gehiago egitera heldu da. DJ moduan goi-mailako lokaletan jardun du, hala nola, Fabric (Londres), Panorama Bar eta Watergate (Berlin), Womb (Tokio), Tenax (Florentzia), Robert Johnson (Frankfurt), The Rex (Paris), Avalon (Los Angeles) eta The End Up (San Francisco). Der Visionäre Berlingo klub mitikoan jarduteaz gain, Ryan Crosson eta Lee Curtiss kideekin batera, Detroiten antolatzen dituzte Tesh Club festak. Estudioan dantza-musikaren arloko izen handiekin batera —Matthew Dear, Art Department, Tiefschwarz, Deetron, Masemenos eta dOP, besteren artean— lan egin du.

 

23:00: EL_TXEF_A (PERMANENT VACATION, FORBIDDEN COLOURS / BILBO)
Estiloa:
Elektronikoa
http://www.residentadvisor.net/dj/el_txef_a
https://soundcloud.com/el_txef_a

El_Txef_A artista bilbotarraren atzean Aitor Etxebarria dago. Diskoak kaleratu ditu zenbait etxeren bidez, hala nola, Permanent Vacation, Mule electrónic eta Hypercolour, tartean bi album luze: Slow Dancing In A Burning Room ( 2012 ) eta We Walked Home Together (2014). Astero Europan edo Ameriketan izaten da musika jartzen eta, gaztea den arren, underground eszenako klub nagusietako askotan ibilia da, besteak beste, Watergate (Berlin), Verboten (New York), Spybar (Chicago) eta Module (Tokio).

 

22:00: BLOCK2CLUB (BULLSHIT FEVER / BILBO)
Estiloa: 
Trap music, Dubstep
fever.es
http://www.facebook.com/Block2Club

Dave One-k eta AR-Lois-ek hamarkada bat baino gehiago daramate plateren atzean, Almah Mater taldeko kide gisa. Dave One Bullshit Club Bilbao klubeko lan-taldean sartu ondoren, Block2Club izeneko DJ taldea osatu zuten. Euren emanaldietan asko zaindutako irizpide musikalaz aukeratutako trap music y dubstepez gozatu ahal izango duzu. Block2Club taldeak izen handiko artistekin batera eskaini ditu emanaldiak —The Zombie Kids, Feed Me, Danny Ávila eta DJ Jekey—.

 

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Marica Nappo
  • Irantzu Pérez Ruiz
  • Christiana De Biase
  • Myoung Jin Kim
  • Furkatjon Mamadaliev
  • Itxaso Baraiazarra
  • Tania Cordero Hurtado
  • Angela Monteagudo
  • Amanda Lopez Picado
  • Joana Kastresana Goikoetxea
  • Catherine Monguillot
  • Guillermo Ibarretxe Suarez
  • Jon Begoña
  • Andrea Krämer-Eis
  • Carlos Benitez
  • Maider Bilbao
  • Unai García Larrazabal
  • Alex Barandiaran Castaño
  • Clément Amoros
  • Jon Ander Ugalde

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×