Menú

Art After Dark: SMASH TV + JONATHAN KUSUMA + DJV SOUND

24:00: Smash TV (Culprit, Hive Audio, Katermukke, Alemania)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/smash-tv-1

Smash TV taldeko kideak Holger Zilske eta Kai Preussner dira, nazioartean ospe handia duen eta mundu osoan astero ikuskizun umoretsu eta ausartak aurkezten dituen DJ-ekoizle-interpretatzaile bikote bat.

23:00: Jonathan Kusuma (I’m a Cliché, Cocktail d’Amore, Indonesia)
Estiloa: indie dance, nu disco
https://soundcloud.com/jonathan-kusuma

Jakartan ongi baino hobeto gordeta duten sekretuetako batek, Jonathan Kusumak, bira egingo du otsailean Europan, eta Bilbo, Bartzelona, Berlin eta Marseillan arituko da. Ekoizle indonesiarrak I'm a Cliché, Correspondant eta Cocktail d’Amore diskoetxeetan argitaratu ditu bere lanak, adibidez, eta berezko soinu bat sortzea lortu du, disko musikako eta EBMko elementuak testuinguru berri eta ustekabekoetan konbinatuz. Era horretan, house eta tekno musikak sortu izan ez balira dantzarako musikak zer soinu izango lukeen erakutsi digu. Bere musikak dantza-pistara jotzen du eta egoera narkotiko, hedonista eta hipnotikoetara eramaten gaitu. Aurten Beatporten hautatu dute “Indie Dance - Nu Disco” kategorian. 

22:00: DJV Sound (Fever, Bilbo)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/djv-sound/djv-sound-14411

José Vicente López, ezizenez DJV Sound, aitzindaria da Bilboko musika elektronikoaren arloan. DJ eta sustatzaile gisa lan egiten du 1978tik. Lehenik Thebas aretoko kabinan aritu zen urteetan, José Luis Rebollorekin (Madelman) batera, eta gero Palladiumen, Bilbon musika elektronikoa zuzenean lehenbizikoz eskaini zuen aretoan.

1998an, Javi Francorekin batera, NoDaTa sortu zuen, Bilbon aurrekaririk ez zuen kolektibo bat. NoDaTak musika- eta arte-jarduerak sustatzen zituen hiriko areto nagusietan, eta entzuleei hainbat artistaren saioak eskaini zizkieten: John Acquaviva, Ian Pooley, Märtini Brös, Tiefschwarz, Chris Duckenfield eta Sideral, adibidez. Gainera, DJV Soundek 2011eko Sónar jaialdia itxi zuen, arrakasta handiarekin, eta 2002ko Sun Dance Festival (Tallinn, Estonia), 2003ko FIB Benicassim eta 2001eko eta 2003ko Electrogaia (Donostia) jaialdietan aritu zen.

2005etik Bilboko Fever kluba zuzentzen du eta, hala, hiriko bizitza soziokulturalean iraultza sortzen du. Gainera, Europako eta munduko beste hiri batzuetan ere aritzen da DJ gisa, besteak beste honako hauetan: Der Machine (Leuven), Razzmatazz (Bartzelona), GOA (Madril), Barraca (Valentzia), Electromind Festival (Montpellier), Catwalk (Rotterdam), Weekend (Berlin), Rote Sonne eta Palais (Munich), Lazarus (Brusela), Flex eta Pratersauna (Viena) eta DocsDF (Mexiko).

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×