Menú

Art After Dark XV. Urteurreneko Special Edition

XV. Urteurrena dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark saio aparta eskainiko du. Special Edition saio berezi honetan, ohi bezala, nazioarteko nahiz estatuko DJrik onenen eskutik erakusketak musika entzun eta dantzatu bitartean bisitatu ahal izango dira, baina, gainera, luxuzko bi kokalekuetan izango dira DJ saioak: Atrioan, ohi denez, eta, aire zabaleko agertoki batean. Emanaldia Fever klubarekin lankidetzan antolatu da.

KANPOKO AGERTOKIA (20:00-01:00) 

- TXEMA REY + JAVIER VIELBA DJ-AK: Rocka
TXEMA REY. Chema Rey
Radio 3ko "El Bulevar" irratsaio mitikoaren gidaria izan zen; espainiar uhinetako saio ausart eta polemiko hori 2007ko uztailean aireratu zen azkeneko aldiz. Reyri esker 25 urtetan saio hori estatuko eta nazioarteko musika onenaren itsasargi, katalizatzaile eta erakusleiho bihurtu zen. Egunero, irratsaioaren jarraitzaile amorratuei indie eszenako talde eta soinu adierazgarrienak ekartzen zizkien, diskoetxe independenteei lagunduz eta espainiar pop-aren belaunaldi erreleboa babestuz. 2007ko FIB Heineken jaialdian, esatari enblematikoa DJ modura hasi zen lehen aldiz, eta, geroztik, musika saio ahaztezinak eskaintzen ditu.

 JAVIER VIELBA Urtetan Londresen bizi izan zen, eta bertan New Musical Express aldizkariari lotutako musika talde errebelazioetan kide izan zen, The Rebecas adibidez. Espainiara itzuli zen eta egun Arizona Baby taldeko buru da. Tabernaz taberna ibili ostean, ahoz ahokoari esker, eta bereziki bere bigarren lanari esker, Second to none, 2010ko talde errebelazio bilakatu zen; moldeak apurtu zituzten eta indie kontzeptu berri bati bide eman zioten: neohippie akustikoa eta psikodelikoa.

Horrez gain, Vielba Corizonas (lehen Dos Bandas y Un Destino; Los Coronas eta Arizona Baby taldeen batzea egun) taldeko kantaria eta musikagilea da. Bakarkako jarduera klandestinoan dihardu, El Meister ezizen pean: Arizonako I+D delakoan eta bere unibertso pertsonalenean bete-betean murgiltzen da. Bere saioetan mota guztietako ezusteak egoten dira.

 - "ZUZENEAN" KAPSULA: Rock psikodelikoa
Bilboko enbaxadore bikainak dira Capsula taldekoak estatuan eta AEBn, luze-zabalean. Rock galaktikoaren molde guztiak hautsi zituzten In The Land Of Silver Souls lanarekin (Urteko Diskoa Ruta 66 aldizkariaren ustez). Orain aurreko diskografia berrargitaratu dute, eta, horrekin batera, "Ziggy Stardust" kantuaren euren bertsioa kaleratu dute, John Agnellok (Sonic Youth, Dinosaur Jr, Kurt Vile) grabatua. Zuzeneko latza dute; izan ere, Rolling Stone USA aldizkariak, Little Steven-ek (Springsteen-en gitarra joleak) eta MTV New York-ek goretsi dute.
capsula.org

 - ARIZONA BABY "ZUZENEAN": Folk psikodelikoa
Historia egiten jarraitzen dute Arizona Baby taldekoek, formatu akustiko berritzaile eta oinarrizko austeritatearekin espainiar musika aztoratu ondoren. Kanta berriez osaturiko EP atsegin batekin itzuli dira: The Truth, the Whole Truth and Nothing but the Truth. Hautatutako leku gutxitan aurkeztu dute diskoa. Horrez gain, Corizonas-eko abenturarekin segitzeaz gain, hirugarren disko ofiziala prestatzen ari dira 2013rako.
arizonababyrocks.blogspot.com.es

 - JOHANN WALD DJ: Pop alternatiboa
Telebistako DJ ezagun-ezaguna da Wald: MTV, Cuatro eta TVEn lan egin du. 12 urte daramatza estatuko klub guztietan eta jaialdi ospetsuenetan musika jartzen du gainera. Bere saioetan, azken 50 urteotako pop alternatiboaren lanik nabarmenenak jartzen ditu, bereziki melankolia dantzagarria eta 1980. hamarkadako yacht rock delakoa.
es.wikipedia.org/wiki/Johann_Wald

ATRIOA (22:00-01:00) 

- MADEL: Radical chic (Chico y Chica / Austrohúngaro / Pink Fever. Bilbo)
Konposagile eta ekoizlea da Madelman. Pink Fever klubean DJ modura aritzeaz gain, tekno pop-eko DJrik desiratuenetakoa ere bada. Chico y Chica taldea du, bere belaunaldiko oinarrietako bat, eta hamarkada batetik gora publikoa liluratzeko eta maitemintzeko gauza, adinaren, generoaren eta moden gainetik. DJ gisa, estiloa bihurria du, apetatsua, modernoa eta originala. Neurri berean nahasten ditu sofistikatua dena, esnob dena eta egiazkoa dena.
chicoychica.com

- HERNANDEZ: Musika elektronikoa (SideFX Records, Madeira)
Europa osoan, Brasilen eta Asiako hegko-ekialdean jarri ditu diskoak. SideFX disko-etxeko sortzailea da. Jingleak ekoizten ditu Txinako Aomen TV-rentzat eta Marginaleko sustatzailea da, alegia, Madeirako klubik frenetikoena (The New York Times ahalguztidun eta eztabaidaezinaren arabera). Izugarri ona da musika elektronikoaren munduan, eta aitortzen du Harvey, Ella Fitzgerald-en, Radiohead-en, Dave Brubeck-en eta Sun Ra-ren jarraitzaile dela.
- JAMES HOLDEN: Musika elektronikoa (Border Community, Erresuma Batua)
Oxford-en Matematikak ikasten zituenean Trance-ren haur prodijioa zen Holden; eta Border Community bere zigilu ezaguna sortu zuenetik musika elektronikaren mito bihurtu da. Itzal handia du, ekoizle zein nahasle lanagatik (Depeche Mode-n, Radiohead-en, Mercury Rev-en eta Nathan Fake-n lanak nahastu ditu) eta oso berritzailea da. DJ lana modura mundu osoan imitatu eta laudatu dute kontroletan duen trebezia, bere ezohiko nahasketak eta sorpresarako gaitasunagatik. Kabinan estilo berezi-berezia du, genero guztiak gainditzen dituena. 
Bordercommunity.com

Kanpoko agertokiko ordutegia: 20:00-01:00
Atrioko ordutegia:
22:00-01:00
Sarrerak aurretik salgai BBK kutxazainetan: 12 € - Museoaren Lagunak 8 € (2012/09/21eko 12:00ak arte)
Guggenheim Bilbao Museoko txarteldegian: 15 € - Museoaren Lagunak 11 € (2012/09/21eko 12:00etatik aurrera)

Kontzertugunerako sarbidea kanpotik, aparkaleku-agertokitik, izango da.
SARRERA Ikusle kopuru mugatua
Museoan Art After Dark saiora bertaratzen direnei, sarreraren truke, Fever kluberako txartel bana emango zaie, gau horretan bertan (edukiera bete arte) 24:00etatik aurrera erabil dezaten.
18 urtetik gorakoentzat.

Sarrerak jadanik salgai bbk kutxazainetan, telefonoz 944 310 310 -an eta BBKren web gunean musika sekzioan

Jarduera honetarako doako sarrerak lortu nahi dituzu? Sakatu hemen

.

Kanpoko agertokiko ordutegia: 20:00-01:00

Atrioko ordutegia: 22:00-01:00

Sarrerak aurretik salgai BBK kutxazainetan: 12 € - Museoaren Lagunak 8 € (2012/09/21eko 12:00ak arte)

Guggenheim Bilbao Museoko txarteldegian: 15 € - Museoaren Lagunak 11 € (2012/09/21eko 12:00etatik aurrera)

Sarrerak jadanik salgai bbk kutxazainetan, telefonoz 944 310 310 -an eta BBKren web gunean musika sekzioan

Jarduera honetarako doako sarrerak lortu nahi dituzu? Sakatu hemen

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×